KURIOSITATEA: Ba al zenekien "Tolosako Babarruna" izena Tolosako azokak Babarruna merkaturatzeko izan duen eta duen tradizioagatik dela?
Tolosako babarruna Tolosaldea eskualdean ereiten den babarrun beltz mota bat da, Eusko Labela duen produktua da. Maiatzaren erdialdetik urriaren erdialdera arteko aldi horretan ekoizten da.
Tolosako babarrunak kolore more iluna du, ia beltza, itxura obalatua du, taktuz leuna. Baina guzti honen gainetik bere zapore goxoa nabarmentzen da. Bestalde, azal fina du, honen ondorioz Tolosako babarruna sukaldatzeko ez da aurreko egunean uretan biguntzen eduki behar (beste babarrun mota askorekin gertatzen ez den bezala).
Tolosako Babarrunaren inguruan Tolosako Babarrunaren Elkartea eta Tolosako Babarrunaren Kofradiak azken urteetan lan oso ona egiten ari dira.