Planes

Ba al duzu planik asteburu honetarako?

Benetako asteburu Tolosar bat bizitzeko pista batzuk proposatzen dizkizugu:

Euskara
Larunbateko azoka
9:30h.

Larunbatetako azoka

Larunbatetan Tolosa pil-pilean dago. Zerkausian Garaian garaiko eta kalitatezko produktuak aurkitu ahal izango dituzu 60tik gorako postuetan. Berdura Plazan landare eta lore ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu eta Euskal Herria Plazan kanpoko produktuen eta ehungaien salmenta aurkituko duzu. ZIUR ez zarela esku-hutsik aterako!!

Info gehiago
11:30h.

TOPIC

Txontxongiloek sortutako mundua magikoa da. Tolosan Nazioarteko Txontxongilo zentrorik garrantzitsuena daukagu eta bertan, museo iraunkorra izateaz gain, aldi baterako erakusketak eta bestelako ekimenak ere programatzen dira. Zure bisita egunean bisita teatralizatua dagoela ikusten badezu, korri eta erreserba ezazu zure sarrera, benetan gomendatzen dizut. 

Info gehiago
13:00h.

Pintxoak dastatzera

Tolosako giroaz alaitu eta bazkaldu aurretik bertako gastronomiarekin gozatzen hasteko aukerarik egokiena pintxo batzuk dastatzea da. Bertako prododuktuekin egindako miniaturazko sukaldaritza ezagutuko duzu Tolosako tabernetan.

Info gehiago
14:00h.

Bazkaltzera

Tolosako erakargarritasun nagusienetarikoa gastronomia da, eta hontaz gozatzeko aukera hobeezina daukazu, zure nahi eta beharretara egokituko den eskaintza topatuko duzularik. Famatuak dira Tolosan parriletan sukaldatutako txuletak, sagardotegiak, baita Tolosako babarrunak ere.

Info gehiago
16:00h.

Ezagutu gure
historia

Balio historikoa daukaten eraikin asko dago Tolosan, eta hauek bisitatzea da Tolosaren historia ezagutzeko aukerarik aproposena. Eraikin bakoitzean bere historia ezagutu ahal izateko panela topatuko duzu, eta Alde Zaharreko bisitan parte hartzen baduzu, Brian-ek historia hauek anekdota ezberdinekin aberaztuko dizu.   

Info gehiago
18:00h.

Erosketak

Erosketak egitea gustoko badezu Tolosa zure paradisu berria izango da!! Tolosan denda eskeintza paregabea daukazu eta bertan, denetarik topatu dezakezu, betiko denda tradizionaletatik hasita, lokal berritzaile eta alternatiboetara. Tolosan bi gune ezberdin dauzkazu erosketak egiteko, eta herria hain handia ez denez, oso erosoa egingo zaizu rosketak bertan agitea.

Info gehiago
20:00h.

Agenda kulturala

Zinema, antzerkia, txontxongiloak… era guztietako eskeintza kulturala topatuko duzu Tolosan edozein garaietan, eta ekitaldi bereziren batekin koinziditzen badu, aukerak biderkatzen dira. Kontsultatu agenda eta gorde ezazu une bat zuretzat atseginena den ikuskizunaz gozatzeko.

21:30h.

Afaldu

Dagoeneko ezagutzen duzu Tolosako gastronomiaren kalitatea eta berriro zerbait jateko irrikitan egongo zara. Jatetxe, erretegi edo sagardotegira joan aurretik tokia erreserbatzea gomendatzen dizugu, arazorik ez edukitzeko eta lasaiago joateko afaltzera.

Info gehiago
24:00h.

Erlaxatu ta disfrutatu

Horrelako egun trinko eta ederrari amaiera emateko unea iritsi da, eta horretarako, deskantsatzeko, zuri hobe egokitzen zaizun aukeren arteak aukeratu ahal izango duzu, nekazalturismoa, hotela…

Info gehiago