Tolosaldeako BTT Zentro honen harrera gunea Tolosako Usabal kiroldegian dago, eta Donostia hiriburutik 20 minutu besterik ez dira behar iristeko.
Zentro honetan, maila ezberdinetako ibilbideak aurkituko dituzu, familiarekin partekatzeko modukoak Leaburu inguruan eta baita erronkak atsegin dituzten bizikleta zaleentzako bide gogorrak ere Aralarko Parke Naturala eta Leitzarango Biotopoa bezalako natura-guneetatik barrena. Txindoki eta Uzturre bezalako mendi gailurretatik gertu, ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu eta baso, zelai, baserri bide e.a.-etatik igaro ostean paradatxoa egiteko atsedenlekuak ere badituzu.