Tolosako Abesbatza Lehiaketa urtero eta Santu Guztien Egunez ospatzen den nazioarteko abesbatza lehiaketa bat da.
1969. urteaz geroztik ospatzen da, Europako Abesbatza Sari Nagusian lehiatzeko eskubidea bereganatuz, azken hau Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Maribor (Eslovenia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria) eta Tolosako (Euskal Herria) Nazioarteko Abesbatza Lehiaketek batera antolatzen dutelarik.
Lehiaketaren barnean kategoria ezberdinak daude: ganbera abesbatzak, haur abesbatzak, abeslari taldeak, eta polifonia eta folklore modalitateak ere bai. (2012. urteaz geroztik Abeslari Taldeen eta Haur Abesbatzen kategoriak bi urteka elkatrukatzen dira).
Tolosatik 44.000 abeslaritik gora pasa dira, kontinente guztietako jatorriarekin. Urtero 90 kontzertu inguru eskaintzen dira, eta ez bakarrik Tolosan, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta beste hainbat tokietan ere.
Abesbatzez gain, antolaketak beste hainbat ekintza antolatzen ditu honen inguruan, jendea erakarri eta bilatzen den nazioarteko proiekzioa indartuz.
Informazio gehiago: CIT Tolosa – Abesbatza Lehiaketa