1983 urtean, Tolosako Ekinbide Etxeak arte eszenikoen munduan, haurrei zuzendutako ekintza bat antolatu behar zuela hausnartu zuen, alde batera utzitako kolektibo bat zelako, eta horrela jaio zen Txontxongiloen Nazioarteko Jaialdia.
Ospatutako 34 edizioetan, ehunaka konpainia pasa da Jaialditik, eta 500.000 haur baino gehiago pasa dira antolatu diren 1.100 emanaldietatik.
Gaur egun, Europa mailan pertsonalitate haundienetariko jaialdia bezala aitortu dute, jendearen arteko topagune eta komunikazioa errazteko gune bezala, toki guztietako jendea bertan egotea ahalbideratzen duen heinean.
Aitortza hau, ez soilik jaialdira, TOPICera ere dago zuzendua, nazioarteko foro ezberdinetan egoteko aukera ematen du, Tolosa eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa areagotuz.
Informazio gehiago: CIT Tolosa- Titirijai