Planak

Tolosako Azoka

Tolosako azoka larunbatero egiten da antzinatik eta Euskal Herriko azoka ezagunenen artean dago. Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatuta, hiriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero.

Goizeko 8.30tatik aurrera, garaian garaiko produktuak erosteko aukera edukiko duzu azokan, osasuntsuagoak izateaz gain bertako produktuek ingurumena gutxiago kaltetzen dute eta bertako paisaia eta ekonomia indartzen dutelarik