Zerkausia: Garaian garaiko eta kalitatezko produktuak aurkitu ahal izango dituzu 60tik gorako postuetan. Barietatea eta aukera izagarria edukiko duzu produktu freskoak eskuratu nahi badituzu.
Berdura Plaza: larunbatero landare eta lore ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Gure balkoiak apaintzeko eta etxeak alaitzeko lore eder eta koloretsuak; petuniak, krabelinak, geranioak, alegriak, biolak...gure jakiei bizitasuna emateko landare aromatikoak; albaka, erromeroa, ezkaia...eta gure baratzetan landatzeko barazki desberdinen landareak; tomatea, babarruna, artoa, piperra.
Euskal Herria Plaza: Nafarroatik, Frantziatik zein Gaztelatik zetozen bisitarien nahitaezko pasaleku eta elkartoki zen Tolosa, honi esker merkataritzak garrantzi handia izanik. Gune honetan kanpoko produktuen eta ehungaien salmenta dugu erakusgai.