Tolosa beti izan da Gozoaren Hiriburu. Gezurra dirudien arren Tolosaren tamainako herri batean aukera desberdin eta paregabean aurki ditzakezu gozoaren inguruan.
Famatuak dira bertako gozogile artisauak eta beraiek egiten dituzten postreak.
Zenbait postre gozo aipatzearren Tolosako Teila eta Zigarrotxoak, Gorrotxak edo Ezeizako Bonbak aipatu daitezke.
Tolosan urtero gozoaren inguruko azoka berezi bat antolatzen da, urrian, Tolosa Goxua.