Euskal Herrian jatorria duten 3 txerri arraza daude: Euskal Txerria, Gasteizeko Muturmotza eta Txerri Baztandarra.
3 arraza hauetan, desagertzetik salbatutako animalia bakarra Euskal Txerria da. Txerri hauek aske bizi dira eta era naturalean, pago eta haritzetako ezkurrak, gaztainak, urrak eta basoko belarrak janez, elikatzen dira.
Tolosatik oso gertu Peio Urdapilletaren baserria bisita dezakezu, arraza honen berreskuratze lana proposatu duena. Gutxi gorabehera 400 txerrama eta 50 apote edo aketz dauzkate eta urtero 2.000 txerri inguru hiltzen dituzte.
Honekin, era askotako txerrikiak egiten dituzte: urdaiazpikoa, txorixoa, solomoa, txistorra, hirugiharra...
Informazio gehiago: Urdapilleta Baserria