Tolosako orube zaharrenetako bat da. Plaza Zaharreko fatxada harrizkoa da eta jatorrizko armarria dauka oraindik.
Ibai aldera ematen duen fatxada antzinako harresiaren gainean dago eraikia. Jauregi barroko hau Tolosako Kasino bihurtu zen. Gaur egun, elkarte gastronomiko pribatu bat da.
Orube honetan Alonso Idiaketz jaio zen, Karlos V.aren idazkari pertsonala. Etxe honetan bizi izan zen haren ahaide Felix Samaniego alegilaria eta 1775. urtean Tolosako alkate izan zena.
Antzinako hiri harresidunean sartu edo ateratzeko zeuden bost ateetako bat zegoen tokian dago...
Naparzubia pasatakoan eraikin handi bat dago, klaratarren klausurako komentua...
Estilo barrokokoa da eta arkupea du. Aurrealdea adreiluzkoa da eta balkoia burdin forjatuzkoa.
Ikusten ditugunak ez dira hondakinak, azkenean eraiki ez zen jauregi baten zimenduak dira...
Erdi Aroko lur sail batean eraikia dago. Bere fatxada, harrizkoa eta adreiluzkoa...