1503ko sutean erre zen beste eliza txikiago baten ordezkoa da eta Gipuzkoako bigarren eliza da tamainan, 1.630 metro karraturekin.
200 urte baino gehiago behar izan ziren eraikitzeko. Estilo pot-pourri batez egina dago: euskal errenazentista, barrokoa, neoklasikoa, …
Eliza egiten aritu ziren arkitektoen, maisu harginen eta eskulangileen artean Martin Carrera nabarmendu behar da. Aurrealde barrokoa egin zuen, eta erdian kanpandegia eta alboetan bi dorre txiki jarri zizkion.
Jatorrizko kokalekutik ekarrita, San Estebango ermitaren portada erromanikoa du barnean, baita Tolosako patroi san Joan Bataiatzailearen eskultura.
Antzinako hiri harresidunean sartu edo ateratzeko zeuden bost ateetako bat zegoen tokian dago...
Naparzubia pasatakoan eraikin handi bat dago, klaratarren klausurako komentua...
Estilo barrokokoa da eta arkupea du. Aurrealdea adreiluzkoa da eta balkoia burdin forjatuzkoa.
Ikusten ditugunak ez dira hondakinak, azkenean eraiki ez zen jauregi baten zimenduak dira...
Erdi Aroko lur sail batean eraikia dago. Bere fatxada, harrizkoa eta adreiluzkoa...