Hiriaren lehen zabalgunea da. Plazak 50 metro ditu alde bakoitzeko, eta plaza eta inguruko eraikinak XIX. mendean egin zituzten.

Eraikin nagusia, Justizia jauregia izan zen aurrena, gaur egun Topic dena. Plaza horretan kanpotik etorritako merkatarien azoka egiten da larunbatero.