Tolosak bere herrigunean izandako hiru errotetatik bakarrak iraun du gaur arte.
Errota horren Erdi Aroko zimenduen gainean dago eraikita eraikin moderno hau. Santa Maria eliza parrokiaren ondoan dagoen errota XIV. mendean eraiki zen, Tolosa inguratzen zuen harresiaren barruan jartzeko errege-pribilegioa eman ondoren. Tolosako Udalarena izan zen XIX. mendearen amaiera arte.
Beheko solairuan ikus daitezke, kristalezko plaka batzuen bitartez, XIV. mendeko errota honen hondakinak. Gutxi da Erdi Arotik geratzen dena.
Boinas Elosegik errota hau erabili zuen elektrizitate-sorgailu gisa 1858tik 1970ra. Birgaitu ostean, gaur egun haur liburutegia eta taberna da.
Antzinako hiri harresidunean sartu edo ateratzeko zeuden bost ateetako bat zegoen tokian dago...
Naparzubia pasatakoan eraikin handi bat dago, klaratarren klausurako komentua...
Estilo barrokokoa da eta arkupea du. Aurrealdea adreiluzkoa da eta balkoia burdin forjatuzkoa.
Ikusten ditugunak ez dira hondakinak, azkenean eraiki ez zen jauregi baten zimenduak dira...
Erdi Aroko lur sail batean eraikia dago. Bere fatxada, harrizkoa eta adreiluzkoa...