Euskarazko izen honek, Zerkausiak, hesiari egiten dio erreferentzia.

Zerkausia Tinglado de Tolosa

Mende asko dira inguruko baserritarrak hor bertan elkartzen zirela beren produktuak saltzeko edo elkarren artean trukatzeko. 1898. urtean eraitsi zuten hasierako estalpea, eta ondorengo urteetan eraikin berria egin zuten. Eraikin berriak egitura metalikoa du, eta eraikitzeko mende berriak ekarritako eraikuntza teknikak eta material berritzaileak erabili zituzten. 2006. urtean berritua izan da. Egun, larunbatero egiten da bertan baserriko produktuen azoka.

Zoruan dauden plakak kristalezkoak dira bisitariek Erdi Aroko harresiaren hondakinak ikus ditzaten.