Tolosako bista ezaguna. Nafarroa aldera joateko edo Nafarroatik zetozenentzat Oria ibaia pasatzeko betidaniko zubia.
Ibaian beherago dagoen Arrameleko zubia bezalaxe, uste da XIII. mendean jada harrizkoa zela. Hasieran lau begi zituen eta XVIII. Mendean bosgarren bat gehitu zioten. Harlanduzko bi zubi branka sendo ditu erdialdean eta txikiago bat ibaiaren ezkerraldean. Arkuak desberdinak dira eta kareharri grisez eginak daude. Behin baino gehiagotan birmoldatu eta zabaldu izan da.
Zubiak eta ateak ziren garai hartako ordainlekuak.
Antzinako hiri harresidunean sartu edo ateratzeko zeuden bost ateetako bat zegoen tokian dago...
Naparzubia pasatakoan eraikin handi bat dago, klaratarren klausurako komentua...
Estilo barrokokoa da eta arkupea du. Aurrealdea adreiluzkoa da eta balkoia burdin forjatuzkoa.
Ikusten ditugunak ez dira hondakinak, azkenean eraiki ez zen jauregi baten zimenduak dira...
Erdi Aroko lur sail batean eraikia dago. Bere fatxada, harrizkoa eta adreiluzkoa...