Tolosak eta Tolosaldeko herri zein landa inguruneak garrantzi handia izan dute sagardo munduan. XX. mende haseran 28 sagardotegi zeuden Tolosa herrian. 

Horietako sagardotegi batzuk tolareak ziren eta besteak sagardoa saltzeko lekuak. Garai haietan idiekin ekartzen ziren sagar zakuak edota sagardo kupelak.

Historio guzti honen erakusgarri dago Tolosako Letxu kaleko Txaparro sagardotegia, Garikano anaiena, non oraindik zutik dirauen garai hauetako sagardotegia.

Sagardoa eta bere garrantzia goraipatzeko Sagardo Fest ekitaldia antolatzen da, non hainbat ekimen berezi antolatzen diren:

Katak, produktuen aurkezpenak, bisita gidatuak, Tolosaldea eta Euskal sagardo bereziak, nazioarteko sagardoak...