Aste Santuan, aintzinako ohiturei jarraituz, Tolosan Karakolaren inguruan festa antolatzen du.

Trianguloan goizean zehar Karakol Lasterketa antolatzen da eta edonork parte hartu ahal du lasterketa bitxi honetan. Hori bai, bakoitzak bere karakola ekartzea gomendatzen da!! (bestela, Trianguloan bertan izaten dira karakolak)

Ondoren karakolak dastatzeko aukera izango da Trianguloan. Goizean zehar, 2.000 karakolatik gora prestatzen ohi dira eta hauek ardo tragoxkarekin dastatu ahal izaten dira 2,5 euroren truke.

Aste Santuan zehar, eskualdeko zenbait taberna eta jatetxeetan karakolak jateko aukera izaten da.