Munduko festarik gozoena da Tolosa Goxua!!

Tolosa Goxua urrian azken larunbatean gozokien inguruan antolatzen den festa eta azoka zoragarria da.

Tolosa gozozale eta gozogileentzako erreferente da, bertako gozogile artisauek urte askotan egindako lan onari esker. Tolosan, Euskal Herriko 5 gozo-dendarik onenak topa ditzakezu: Rafa Gorrotxategi, Eceiza, Gorosti, Gozona eta Saizar.

Horrela, urtean behin, azoka antolatzen da Triangulo plazan, eta artisauak, plazara irten, gozokiak egin eta bertaratzen diren artean banatzen dituzte.

Sagar-tarten txapelketa herrikoia antolatzen da, sukaldariak epaimahai direla. Azkeneko edizioan, gazteengana hurbildu ziren gozogileak, eta Tolosako ikastoletako haurrei gozokiei eta gozogintzari buruz hitz egin eta “Gozogile Egun batez” izateko aukera eman zieten. Azoka-egunean, 10 neska-mutil gozogileekin batera egon ziren lanean Triangelo plazan.

24 edizio ospatu dira dagoeneko, eta urte hauetan zehar, hainbat ekimen antolatu dira festa honen baitan: tarta erraldoiak, turroirik luzeena Guinness World Record-erako...