Abendu hasieran, Txuleta Festari esker Tolosa parrila erraldoi batean bihurtzen da!!
Tolosako parrileroen lan bikaina ezaguna da, eta egun hauetan Zerkausira ateratzen dituzte beraien parrilak gerturatzen direnen gozamenerako, eta bertako produktuz osatutako erretegietako ohiko menua eskaintzen dute, Txuleta protagonista delarik. Casa Nicolas, Casa Julian, Burruntzi erretegiak eta Botarri Jatetxeak, zertxobait etzana denTolosako parrilan erretzen dute haragia.
Jantoki erraldoi honen alboan Zizka Mizka Koxka gunea, era informal batean bertako produktuak dastatzeko aukera ematen duena, animazio berezi batekin batera, bertan kontzertuak, DJ... egoten direlarik.
Eskaintza hau osatzeko azken urteetan profesionalei zuzendutako kata eta hitzaldiak antolatzen dira, eta egun hauetan zehar hainbat esperientzi bizitzeko aukera edukiko duzu ere: bisita gidatuak, pilota partiduak...