Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak festa eta herriko kulturaren ikur bat dira.
Kanpoko jende asko dator erraldoien dantzaz gozatu eta buruhandiekin “beldur” piska bat pasatzera kolpeetaz ihesi. Erraldoein dantzak benetan ikusgarriak direla esango dizut, ezin dituzu galdu!!
Eta zeintzuk dira pertsonaiak? Bakoitzak bere historia du, batzuetan historian beste batzuetan inauterietan jatorria duena.
ERRALDOIAK
Domenjón González de Andía eta Doña Catalina de Tapia (la rubia)
Bordodantzari eta Neskatilla (la morena)
Isabelita eta Pello
BURUHANDIAK
Jueves Gordo, Viernes Flaco, Txantxo, Chilabas, Calderero, Sorgiña, Akerra, Veleta eta Ero-Etxe.
Gainera, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Buruhandi eta Erraldoien Etxea izeneko proiektua aurrera eramaten ari da, eraberrituko ferialekuan erraldoi eta buruhandiekin lasaiago jolastu eta ikasteko aukera izango duzularik.