Txaranga festetan kalez kale dabilen musika taldea da, perkusio eta haize instrumentuez osatutakoa.
Txarangak ohikoak dira Euskal Herriko hainbat festatan, baina Tolosakoak bereziak direla esan dezakegu.
Nekez ulertu daitezke Tolosako Inauteriak txarangarik gabe (hauek bere arautegi propioa dute), baina Tolosan dauden 20tik gora txarangetako askok, inauteriaz gain emanaldiak ematen dituzte beste hainbat festa eta herrietan.
Hiru ordutako saioak eskaintzen dituzte eta beraien lan nagusia jendea parrandan dagoen bitartean giroa jartzea izaten da, eta inoiz txarangarik entzun ez baduzu, ziurtatzen dizut horrela dela!!