Tolosa Kantari Tolosan ospatzen den Kantu Jira herrikoia da.
Hilabete bakoitzeko azken larunbatean gure herriko kaleetan barrena euskal kanta herrikoiak kantatzen dituzte, euskaraz. 100 pertsona inguru batzen dira kantatzera ateratzen direnean, a ze ikuskizun zoragarria!!
Eta jakin irekia dela, beraz kantatzeko gogoa baduzu gerturatu Tolosara hilabeteko azken larunbatean, ateak irekiak dituzu!!