Maiatzaren 2tik 5era, formazioak, dastatzeak, salerosketa eta festa uztartuko dituzte Tolosan
Behiki, zaldikia, txerrikia, oilakia, ahatekia… BERTAKO HARAGIEN AZOKA heldu da gurera: maiatzaren 2tik 5era Tolosa sektoreko ekoizle, haragi ezberdinei eta hauen zatikatze ezezagunak ezagutzeko plaza izango da.
Egitaraua eta izenematea behar duten ekimenetarako inskripzioak, tolosakoazoka.eus/haragienazoka webgunean daude ikusgai.
Bertako ekoizle eta nekazarien lanari bultzada ematea eta euskal gastronomia sustatzea izango da xedea, hurrengo jardueren bidez:
Osteguna, maiatzak 2
Haragiaren sektorearen inguruko hitzaldia eta mahai ingurua egingo dituzte Nerea Vianak eta Josebe Blanco, Izaro Zubiria eta Helena Muñagorri adituek.
Kalaska Kooperatiba emango du ezagutzera Nerea Viana Sakanako Garapen Agentziako Elikadura Teknikariak.
Tokiko abeltzaintza eta merkataritza izango dituzte hizpide ‘Haragiaren lurraldea: aukera eta erronkak’ mahai inguruan Josebe Blanco ('Hausnarrean' liburuaren idazlea eta artzaina), Izaro Zubiria (albaitaria eta Lizartzako Ueta baserriko abeltzaina), Helena Muñagorri (Muñagorri harategiko harakina) eta Nerea Vianak berak.
Kultur Etxean (Tolosa) egingo da, 18:30ean. Parte hartzeko eman izena hemen.
Ostirala, maiatzak 3
Ikastaro praktikoa izango da: Hainbeste kontsumitzen ez diren haragi-motak plazaratzearekin batera, horren ohikoak ez diren haragi zatikatze nahiz atalak aprobetxatzeko aholku eta ideiak emango dira.
Despiezea: Goya Harategiko Miguel Cruz-en esku
Showcooking: AMA (arkumea), Casa Julianeko Xabi Gorrotxategi
(behia), Iriarte jatetxeko Felix Belaunzaran (txerrikumea), Joxe
Mari Barriola (oilaskoa)
18:00etatik 20:00etara egingo da Zerkausian, eta izen-ematea irekita dago.
Gero, gainera, foodtruckak izango dira Zumarditxikian, bertako eskaintza gastronomikoarekin lagunduz zuzeneko musika ekitaldiak.
Kontzertuak
20:00 – Esanezin
21:45 – Andoni Ollokiegi
Larunbata, maiatzak 4
Asteburuetako ohiko azokarekin batera, Bertako Haragien azoka izango dugu Trianguloan: 09:00etatik 14:00etara izango dira salmenta eta informazio postuak.
Bertako Haragien erreketa eta dastaketa ere eskainiko du Txomin Parrillak bertan.
Zumarditxikian kokatuko den foodtruck gunean, gainera, zuzeneko musika ere izango da eguerditik aurrera.
Kontzertuak
13:00 Ane Martija
14:00 DJ Katanga
19:00 Bele
22:00 STR
23:00 DJ Katanga
Igandea, maiatzak 5
Euskal Herriko II. Autore-Hanburgesa Lehiaketaren eguna izango da, 11:30ean hasita, Zerkausian.
Foodtruck gunean, Zumarditxikian, 12:00etatik 18:00etara eskaintza gastronomikoarekin batera, musika ere izango da zuzenean!
Kontzertuak
12:00 Petti akustikoa
13:00 Lilo akustikoa