Hemen zaude

Txotx denboraldia martxan Tolosaldeko Sagardotegietan

2019/01/22 |

Sagardo sasoia martxan jarri berria da Tolosaldeko sagardotegietan, eta garrantzitsua da sagardo ekoizleek  irailean eta azaroan sagarrak bildu zituztenetik gaur arte egin duten lana aitortzea. Apirilera edo maiatzera arte iraungo du denboraldi honek.

 

 

 

Tolosaldeko sagardotegiak ondo baino hobeto prestatuta daude sagardotegietako menu tradizionala eta upeletan gordeta dituzten sagardoak eskaintzeko eta ateratzeko.

 

Ez al dakizu zer den sagardotegi bat? Oraintxe azalduko dizugu: sagardotegia lokal bat da (batzuetan baserri bat) eta bertan sagardoa egiten da eta kupeletan jaso. Garai batean, inguruko jendea sagardoa probatzera eta erostera joaten zen, eta beti jana eramaten zuten, estomagoa hutsik zela ez edateagatik. Gaur egun, menu tradizional bat ematen dute (arraina, haragia eta etxeko postrea) eta urte horretako sagardoa edaten da, kupel handi batzuetatik zuzen-zuzenean.

 

 

 

 

Kupel bakoitzak bere sagardoa du (egon daitezke 5, 10 edo 12), eta sagardotegiko jabeak edo arduradunak kupel bat ireki behar duenean, “TXOOOOTX” egiten du oihu: horrek esan nahi du beste sagardo bat probatzeko aukera daukazula (kupel guztiak ez dira beti irekita egoten).

 

Arte pittin bat behar da sagardoa basoan hartzeko, bizi ateratzen da-eta kupeletik. Halaxe ateratzen da, bidean pittin bat egurasteko edalontzian hautsi aurretik.   

 

 

Asko jaten da sagardotegian (horrek ere egiten du erakargarri), eta menu tradizionalean hau aterako dizute: bakailao tortilla, bakailaoa pil-pilean, txuleta handi bat, eta postrean, gazta, menbrilloa eta intxaurrak. Nahi adina edan daiteke (baina kontuz): ikusiko duzu jendea masailak gorrituta.

 

Garbi dago sagardotegien mundu hau Euskal Herriak duen altxor artisauzko eta gastronomiko handienetako bat dela. Tolosaldean  8 sagardotegik jarraitzen dute tradizioarekin.

 

 

 

 

 

Egin erreserba eta prestatu esperientzia aparta bizitzeko. Presta zaitez TXOOOOOTX oihu egiteko!

 

Tolosaldeko sagardotegiak. Askok autobus zerbitzua eskaintzen dute:

 

Azkenengo berriak