Hemen zaude

Tolosako ospakizunik gozoena dator: hemen da 2025eko Tolosa Goxua azoka berezia

2025/10/16 |

Eztia eta “Abaraska” galleta izango dira aurtengo azokako protagonista nagusiak.

Aurtengoa 30. edizioa izango da eta 09:00etatik 14:00etara ospatuko da urriaren 25ean Trianguloa Plazan. Euskal Herriko postre eta gozoak ezagutu eta erosteko aukera zabala izango da: erroskilak, pastelak, tartak, txokolatea… nahiz bertako bomba eta xaxu ezagunak. Aurtengo edizioa nobedade batekin dator, gainera: Gipuzkoako Erlezain Elkarteak ere parte hartuko du.

Beraz, eztigintzak eta gozogintza artisauak izango dute protagonismo nagusiena aurten. Tolosaldeko XXVII. Ezti Lehiaketa ospatuko da, urte luzez beste herri batzuetan egin dena. Horri lotuta, aurtengo gozoa ‘Abaraska’ izeneko galleta izango da, eztiarekin egiten dena. Gozogileek eta ikasleek elkarlanean prestatuko dituzte gozo hauek, gozogintzaren eta erlezaintzaren arteko loturaren ikur gisa.

Hona hemen azoka berezi honen egitaraua:

09:00-14:00 Tolosa Goxua Azoka Berezia
10:00-12:00 Tolosako 3 ikastetxeetako ikasleek abaraskak egingo dituzte Tolosako gozogileen laguntzarekin.
12:00-12:30 "Abaraska" dastaketa: Tolosako gozogileek bertaratutakoen artean galletak banatuko dituzte.
12:30 Tolosako Kantari eta Udal Txistulari Banda

Sagar Tarta eta Ezti Lehiaketa

Ohiko postre-lehiaketa ere egingo da. Parte hartu nahi duen orok 10:00etatik 11:00etara aurkeztu beharko du sagar tarta Trianguloko eszenatokian, erabili eta botatzeko erretilu edo ontzi batean. Unean bertan egingo da izen-ematea eta erabilitako errezeta aurkeztu beharko da. Parte hartzaileek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte.

Bestetik, esan bezala, ohikoa den sagar tarta lehiaketaz gain, Tolosaldeko XXXVII. Ezti lehiaketa ere izango dugu. Jarraian, lehiaketen ordutegia:

10:00-12:00 XXIX. Postre lehiaketa: Sagar Tarta
10:00-12:00 Tolosaldeko XXXVII. Ezti Lehiaketa
10:00-11:00 Sagar tartak aurkezteko epea
11:00-11:30 Epaimahaiak sagar-tartak dastatuko ditu: Elena Arzak, Nieves Saizar, Armintz Gorrotxategi eta Jon Sorrarain.
11:45 Ezti Lehiaketaren sari banaketa
12:00 Sagar Tarta Lehiaketaren sari banaketa