Hemen zaude

ESNEKI 2025: Euskal Herriko Gazta eta Esnekien IV. azoka berezia Tolosan

2025/11/03 |

Ohiko txapelketa eta azokaz gain, dastaketak eta familia osoarentzako jarduerak ere aurkitu ahal izango ditugu bertan.

Azaroaren 8an, Tolosak berriro hartuko du ESNEKI, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ekoizle onenak elkartuko dira bertan, gure esne-sektorearen aniztasuna, kalitatea eta jakintza erakusteko.

 

Azaroak 3, astelehena

9:30

‘Gosari-Hamaiketakoa’ Herrikide eta Laskoraingo ikasleekin.

Emeterio Arrese

 

Azaroak 6, osteguna

18:00

‘Errapetik Ahorainoko Bidea’: familientzako esperientzia hezigarria. Behiak jeztetik esnekiak eraldatzera.

Beotibar Pilotalekua

 

Azaroak 7, ostirala

11:00

‘Gosaria’ Samaniegoko ikasleekin.

Emeterio Arrese

 

Azaroak 8, larunabata

09:00

IV. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia

Trianguloa Plaza

10:00

IV. ‘ESNEKI’ Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa

Beotibar Pilotalekua

10:00

Euskal Herriko Gazta Mahaia - Euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua

Beotibar Pilotalekua

11:00

Txapelketako gazten dastaketa: epaimahaiak gaztak dastatu eta baloratu ahala, publikoaren artean banatuko dira dastatzeko.

Beotibar Pilotalekua

11:00

‘Esnetan’ jarduerak familientzat

Artxibo Historikoaren ingurua (San Frantzisko pasealekua)

13:00

IV. ‘ESNEKI’ Txapelketa: sari-banaketa

Beotibar Pilotalekua

 

 

IV. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia

Tolosako kaleak usain eta zapore bereziz jantziko dira. Triangelu plazan eta San Frantzisko pasealekuan egingo da Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia, eta 24 postu egongo dira bertan, erosi, dastatu eta gozatzeko aukera emanez:

 

Ekoizlea

Izen Komertziala

Herria

Produktuak

Iñaki Eceiza Fernandez de Landa

Zelaitxo

Anua (Araba)

Ahuntz gazta ondua

Beñat Telleria Insausti

Telleria Gaztak

Mutiloa (Gipuzkoa)

Behi gazta ekologikoa, samurra eta urdina

Zazpe Erro Luis Andres & Zazpe Urmeneta Aitor & Koldo

Pirineki

Aurizberri (Nafarroa)

Jogurtak, esnea, gaztak

Amaia Laskurain Gil

Amatxo

Antzuola (Gipuzkoa)

Alex Cipres Tiscar

Kaiolar Gazta

Otsagabia (Nafarroa)

Ardia, ahuntza eta behi-ardi gaztak

Gorka Flores Uncilla

Poxtiñeneko Gazta

Arbizu (Nafarroa)

Ardi gazta

Eneko Serrano Moscoso

Lusuri Gaztak

Orozko (Nafarroa)

Ardi gazta, gazta freskoa, ondua eta urdina

Olatz Egurcegui Zurbano

Eguralde Gazta

Arluzea (Araba)

Euskal Baserri Bat SL

Mahala

Leaburu (Gipuzkoa)

Behi esnea, gaztak, jogurtak, gazta tarta

Urruela SC

Soloitza

Arespalditza (Araba)

Behi gazta freskoa, gazta urdina eta jogurt naturala

Ezama Enea Ez

Urraki Esnekiak

Errezil (Gipuzkoa)

Jogurra, behi gazta ondua, urdina, gurina, behi esnea

Biribil Brothers SL

Biribil Brothers

Bilbo (Bizkaia)

Mozzarella, burrata, stracciatela, mantekila…

Goine Berria SL

Goine

Asteasu (Gipuzkoa)

Gaztak

Arantxa Larrarte

Bizkai Etxe Gaztandegia

Ibarra (Gipuzkoa)

Gazta ondua eta gazta urdina

Gaztagune SL

Elkano 1 Gaztagune

Donostia (Gipuzkoa)

Gazta onduak eta gazta bigunak

Garoa SC

Garoa Gaztak

Zerain (Gipuzkoa)

Esne gordinez egindako ardi gazta

Ohian Txiki Kooperatiba

Ohian Txiki Kooperatiba

Orexa (Gipuzkoa)

Gaztak eta esnekiak

Aritz Eizaguirre Urain

Xarrondo Esnekiak

Zestoa (Gipuzkoa)

Esne pasteurizatua, gazta freskoa eta jogurtak

Lorena Costas Magunacelaya

Otxauntz

Otxandio (Bizkaia)

Ahuntz gazta

Lacteos Las Tres Sierras SL

Lacteos Las Tres Sierras

Cintruénigo (Nafarroa)

Ahuntz, behi eta ardi gazta

Gorka Diaz Lopez

Lezaun Gazta

Lezaun (Nafarroa)

Gazta eta gazta krema

Gerardo Garmendia Salsamendi

Haitzberri

Zaldibia (Gipuzkoa)

Idiazabal gazta eta gazta krema

Paxkal Larramendy

Irigoinia

Hazparne (Lapurdi)

Ardi, behi eta ahuntz gazta

Granja Murrieta

Murrieta (Bizkaia)

 

IV. ‘ESNEKI’ Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa

Beotibar pilotalekuan izango da Euskal Herriko gazta eta esneki guztien IV. txapelketa. Aurten, 38 gaztandegitako 86 erreferentzia izango dira lehian. 

Txapelketa hau eguneroko lanaren aitortza da: kalitatearen eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekoizle guztiei omenaldi txiki bat.

Euskal Herriko Gazta Mahaia - Euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua

Aurreko edizioetan arrakasta handiena izan zuen jarduera ere itzuliko da, Euskal Herriko Gazta Mahaia; Euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua. Bertan, azokan eta lehiaketan parte hartuko duten gazta desberdinak ezagutzeko eta haien aniztasunaz gozatzeko aukera izango da.

Dastaketa 30 minutoko 4 txandatan banatuko da: 10:00, 10:45, 11:30 (gazteleraz) eta 12:15.

Horrez gain, familientzako bi tailer antolatu dira, azaroaren 6an eta 8an, esnearen eta gaztaren mundua modu dibertigarrian ezagutzeko.

Azaroaren 8an, hurbil zaitez Tolosara eta dastatu bertako esnekirik onenak.

Informazio guztia: esneki.eus-en