Tolosan bi merkatal gune nagusi ezberdindu daitezke
Alde Zaharra
Gune berezi bat da, ondare, merkataritza eta ostalaritza batzen diren eremu bizi eta dinamikoa. Oinezkoentzat oso egokia den zeru zabaleko merkatal gune bat, non betiko dendak, taberna, kafetegiak nahiz merkataritza-proposamenik moderno eta berritzaileenak aurki daitezkeena.
Gainera, baditu espazio publiko estali eta zabalak ere (Zerkausia eta Berdura Plaza) eta bertan ospatzen dira udalerriko jardun soziokulturalaren hainbat ekintza (larunbatetako azoka, azoka eta ekitaldi bereziak...).
Alde Zaharreko Korreo eta Rondilla kaleetan kontzentratzen da denda dentsitate handiena eta gune honetan ere berezko izaera eta komertzio bereziak dituzten kale ezberdinak topa ditzakezu Kale Nagusia (Artekalea), Errementari Kalea (Giro Kalea) edota Letxuga Kalea.
Erdigunea
Erdigunea modernoagoa eta berriagoa da, hirigintza erosoagoarekin (kale zabalagoak, ibilgailuentzako sarbidea,...). Astean zeharreko merkataritza jarduera handiena bertan biltzen da eta era askotako merkatal eta ostalaritza eskeintza topatu dezakezun. Bai egunereko beharrak hasetu baita esperientzia berritzaileak bilatu nahi badituzu erdigunera joan beharko duzu!!
Merkataritza jardueraren eremu nagusia San Frantzisko, Gudari, Oria eta Laskoain kaleen artean dago, eta Nafarroa etorbidean dago, zehatzago, merkataritzako ardatz nagusia.