Lorategi pribatu bat zen. Izena dator bi deituren batuketatik, Zabala eta Larreta, finkaren jabeak.
Berdegune publikoa da 1980 ezkero. Orain da Tolosako parke nagusienetako bat, eta bertako espezien aniztasuna handia da oso. Tamaina handiko arbolak eta belardi zabalak dituelarik, edertasun handiko toki bat da, disfrutatzeko egina.
25 espezie baino gehiago ikus daitezke
Libanoko zedroa
Tolosako arbolarik zaharrena da; 165 urte jotzen zaizkio. Bibliako arbola bat da eta bere jatorrian Turkian, Sirian eta Libanon dago.