Azpimarratzeko modukoak dira Ginkgo biloba ikusgarri bat eta Gernikako arbolaren, euskaldunen askatasunen ikur den haritzaren, kimua.
Lorategi honetan eguberrietan ipintzen da jaiotza bitxi bat, Iñaki Epelde artistaren lana
Gernikako arbolaren kimuetatik Tolosakoa da osasuntsuen dagoena.
- Gernikako arbola
Haritz hau da Gernikako Juntetxeko sarreran dagoenaren ondorengo bat.
- Gingko biloba Txinakoa jatorriz.
Gingko bat izan zen Hiroshimako bonbaren leherketatik bizirik atera zen bakarra. Ale honek 130 urte baino gehiago ditu. Ikusgarria da udazkenean hartzen duen kolorea.