Hau ere Elosegi markesaren jauregiko lorategiaren zati bat da. Basotxo bat da, zedroz, zipresez, haritzez, pagoz eta ezkiz osatua, muxar, koartza, saguzar, anfibio eta intsektuen babeslekua dena.

Herriaren eta mendiaren artean kokatuta egoteak definitzen du parkearen izaera.

Txori, hegazti eta xagu-zaharren gordeleku aproposa, egitura karstiko ezberdinak ikusteko aukera eta herriko historiaren lekuko diren espezie desberdinetako zuhaitzak.

Pierre Ducasse frantziarrak diseinatutako lorategi baten zati honetan lasai ibiliz eta ondare naturala behatuz “deskonektatzeko”  aukera.

 

Ordutegia:

8:30-19:00

8:30-21:00. Uda

Itxita: alerta meteorologikoaren kasuan

 

EGIN KLIK HEMEN ELOSEGI PARKEAREN
INGURUKO IBILBIDEA IKUSI ETA AUDIO GUZTIAK ENTZUTEKO.