Hemen zaude

Ezagutu itzazu San Joan egunez Tolosan parte hartzen duten 19 Eskopetero konpainiak

2020/06/23 |

Tolosako jaiak udako solstizioarekin batera ospatzen dira, San Joan herriko zaindariaren ohoretan, eta, artean, udako lehenbiziko izpiek urteko egunik luzeenei bide ematen diete.  

Ekainaren 24a bereziki gogoratzeko modukoa izaten da Tolosan. Eskopetero konpainiez koloreztatzen baitira hiriko kaleak “Tolosako Alardea” bezala ere ezaguna den jaia ospatuz. Guztira, 1.600 pertsona inguru biltzen ditu tradizio bilakatutako ospakizun honek.

Herriko gizon-emakumeek jaurtigairik gabeko munizioa duten eskopetak bizkarrean hartu eta noizbehinka tiro batzuk jaurtiz desfilatzen dute kaleetan barrena gipuzkoarren eta nafarren arteko Beotibarko guduaren antzezpen bat eginaz. Jantzi koloretsuekin, salbak botatzen joaten dira prozesioaren, txistularien udal-bandaren, bordon-dantzarien, udal-kideen, Tolosako Musika Bandaren eta txilstularien pausoari jarraituz. 

Desfilean, hainbat une hunkigarri daude, horien artean Santa Maria Elizako Meza Nagusiaren irteera. Une batez, bordon-dantzarien lehenbiziko Zortzikoaren kaskabilo-soinuek eta bandaren eta txistularien doinuek eskopetari-konpainia ezberdinetako tiro-hotsekin bat egiten dute. 

Desfilean zehar bisitatzen den beste toki bereizgarrietako bat Tolosako elizarik zaharrena da, Arrameleko San Joan eliza. Ekainaren 23an eta 24an arratsaldez ematen da meza, bezperak eta konpletak, eta udalkideak jantzi dotoreekin ikus daitezke berriro. Kuriositatez, zinegotzirik gazteenak sindikoa darama: krabelinez betetako ezpata eta zapi zuria Tolosako ezkutuarekin, Beotibarko guda irudikatuz. Irteeran, San Joan eskultura bera, Arrameleko baseliza eta Santa Maria eliza apaintzen dituzten krabelin famatuak banatzen dira.

San Joan eguneko alardea Triangulo plazan amaitzen da, alkateak eta udalkide guztiek herri osoarentzat dantza egiten dutenean. Goizean Justizia Plazan egin bezala, azkeneko salbak hemen botatzen dituzte, kapitain jeneralaren eta bordondantzarien kapitainaren zuzendaritzapean.

Guztira 18 konpainia biltzen dira, guztiek kapitaina, txiribiteroak, danborrak, tropa eta hornitzaileak izaten dituzte. Bakoitzaz gehiago jakin nahi?

Tolosako eskopetero konpainia guztien artean zaharrena Sukalde dugu, 1974an sortua. Galtza zein alkandora zuriz eta txaketa urdinez osatzen da hauen jantzia, gorbata eta txapela gorriz lagunduta. Guztira 35 kidek hartzen dute parte gaur egun. 

Urte bat beranduago, 1975ean Batasuna konpainia sortu zen, garai hartan Peña Parrita izenez ezaguna. Egun, konpainia mistoa da eta 70 lagun inguruk osatzen dute. Uniformeari dagokionez, Sukaldekoen moduan alkandora eta galtza zuriak, eta txapela zein gorbata gorriak janzten dituzte; hauen bereizgarria txaleko urdina eta espartiñak dira. 

Sukalde, batasuna, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

 

Gure Kaiola konpainia, izen bereko elkarte gastronomikotik eratu zen 1977an. 100 kidek osatzen duten taldeak alkandora zein galtza zuriak, txapela, gerriko eta oinetako beltzak eta lepoan zinta gorri-urdina eramaten ditu.

1978an, berriz, Peña Union konpainia gehitu zen desfilera. Gaur egungo konpainia jendetsuena da. Txaleko, txapela eta gorbata berdea dira besteengandik ezberdintzen dituena. 

gure kaiola, peña union, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

1983an sortu zen konpainiak badu berezitasun bat. Neska talde batek desfilean atera nahi zuela eta martxan jarri zuten Lizardi konpainia. Gaur egun, 90 neskek eta mutil batzuk osatzen dute taldea, eta jantziak badu beste inork ez duen berezitasun bat: gona zuria. Gainean marraz osatutako txaleko grisa eramaten dute, gorbata grisaz lagunduta. Txapela gris argiak, alpargata beltzek eta lepoko laranjak osatzen dute uniformea. 

Uzturre konpainia da hurrengoa, 1988an sortua. Honek ere badu berezitasun bat, izan ere, lehenengo konpainia mistoa izan zen. 60 gizon-emakumek osatzen dute taldea eta marra beltzadun galtza gorria janzten dute. Mahuka luzeko alkandora zuria, koloredun zapi handia, txapela gorria, polainak eta gerriko beltzez lagunduta. Hanketan zapata zuriak janzten dituzte. 

lizardi, uzturre, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

1990an Aurrera konpainia jaio zen, elkarte gastronomikoan. 90 lagun inguruk osatzen dute taldea. Jantziari dagokionez, galtza zein alkandora zuriak, txaleko eta lepoko gorria eta borja berdekiko txapel zuria eramaten dute kideek.

Kabi Alai, berriz, 1992an sortu zen, hau ere elkarte gastronomikotik eratuta. Galtza zein alkandora zuriak, txapela urdin iluna eta karratu urdin eta zuriz osatutako txalekoz bereizten da 90 kide inguruz osatzen den konpainia.

aurrera kabi alai, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa 

Urtebete beranduago, honakoa ere Elkarte Gastronomikotik sortua, Urdiña Txiki konpainia atera zen lehenengo aldiz desfilera. 70 gizon-emakumek osatuta, sorreran, morea eta zuriak ziren jantzien koloreak. Orain, alkandora eta galtza zuriak, zapata beltzak, lepoko gorria eta txaleko zein boina urdinez osatzen da uniformea.                         

1994an, berriz, Amarotz konpainia jaio zen auzoko 30 bat lagun elkartuta. Gaur egun, 150 bat hiritarrek osatzen dute. Auzoko kolorea horia izanik, kolore horretako txalekoak eta txapelak osatzen dute galtza eta alkandora zuri eta gorbata beltzeko uniformea. 

urdina txiki, amarotz, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

Urte berean sortu zen Gure Txokoa. 100 bat lagun irteten dira alkandora eta galtza zuria, txapela eta gorbata gorria eta txaleko beltza jantzita. 

2001ean, Beotibar konpainia sortu zen, ezkontza baten ondorioz. Egun, 90 gizon-emakumez osatzen da. Hauxe da uniformea: alkandora eta galtza zuriak, zapi beltza, txapela gorria eta aurretik grisa eta atzetik gorria den txalekoa. 

gure txokoa, beotibar, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

Arco Iris edo Ortzadar bezala ezagutzen den taldea, 2007ean eratu zuten kuadrilla bateko hainbat kidek konpainia misto moduan, horrela lehenengo urtean emakumezkoen presentzia %50ekoa izan zen. Orain, 55 lagun inguruk hartzen dute parte. Alkandora eta galtza zuriak, eta burdeos koloreko zapatak, gorbata eta txapela dituzte. Txalekoa ere burdeos kolorekoa da estanpatu berezi batekin.

Bi urte geroago irten zen lehen aldiz desfilean Iurreamendi, bertako auzokideak elkartuta. 150 kidek osatutako konpainia, galtza eta alkandora zuriz, boina beixez eta lepoko zein txaleko urdin batez osaturiko jantziarekin ateratzen da. Hauen ikurra eguzkilorea da, Iñaki Epelde artistak sortutako diseinu hau txalekoan daramate bordatuta.

ortzadar, iurreamendi, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa

Ero-Etxe 2015ean sortu zen, elkarte gastronomikoan. 80 lagunek osatzen dute taldea eta jantziak elkarteko irudia irudikatzen du, enbutuko zintak boina gorrian zintzilik, eta lepokoan ikus daitezke. Galtza eta alkandora zuriekin, bi kolorez osatzen dute txalekoa. 

Aiz-Orratz Veleta elkartearen estreineko desfilea 2019an izan zen. Ia 1o0 neska mutilek osatzen dute taldea. Alkandora, galtza eta zapata zuriak, txaleko urdina eta marinelei keinu egiteko zapi batek osatzen dute jantzia, Inge Zubeldia moda diseinatzaile tolosarrak egina. 

ero etxe, beleta, eskopeteroak, konpainiak, san joanak, tolosa
 
Andia konpainiaren debuta 2022ko San Joan egunean izan zen. Kasu berezia da, gainerako taldeekin alderatuta, erritmo eta doinu ezberdinekin desfilatzen baitu. Aitzinako gertakarien birsorkuntza ekitaldietan parte hartzen dute ere bai, modu horretara historiaren berreskurapenean egiten dute lan. Txaleko urdin iluna eta txapela eta poltsa zuria daramate soinean.
 
2023an konpainia bat gehiago izango da, hemezortzigarrena: Oargi Mendi Elkartearena. Ez da kalera irtengo de lehen aldia, ordea. Elkarte batek antolatutako lehen eskopetero konpainia izan zen. 1968. urtean izan zen hori. 20 lagunek osatu zuten taldea orduan, eta soilik lau deskarga egiten zituzten, prozesioaren ibilbidean zehar. Orain txaleko berde argia eta txapela beltza jantziko dituzte. Izan dadila urte askotarako!
 
Sortu den azken konpainia Berazubi izan da, aurten, 2024ean, hain zuzen ere. 90 neska-mutilek osatzen dute taldea. Hauek ere alkandora, galtza eta zapata zuriak daramatzate, eta kolore ukitua emateko txaleko urdina eta lepoko horia.