Euskal Herrian betidanik egin izan diren kirolak ezagutzeko aukera edukiko duzu Tolosan. Herri kirol hauek egunerokotasunean egiten ziren aktibitateetan duten sorrera. Etxeetarako beharrezkoa zen egurra moztu eta gero aizkolaritza sortu zen, edo arrantzara joatearen ondorioz estropadak.
Hain zuzen ere Oria ibaian zehar batelen estropadak izaten dira. Badaude Tolosan batelean dabiltzan zenbait talde estropada ezberdinetan lehiatuz, eta Tolosan San Juanetan estropada oso berezi bat ikusi ahal izango duzu. San Juanetan ere Herri Kirol ezberdinak ezagutzeko aukera edukiko duzu, Trianguloan: sokatira, aizkora edota lasto altsatzea.
Ala ere, gaur egun Tolosan presentzia nabarmenena duen kirola Pelota da. Beotibar frontoian erraz topatuko dituzu profesional edo amateurren pelota partidoak edo Cesta Punta eta pala partidak.
Ah, eta naiz eta ezin esan noiz izango den hurrengoa, famatuak dira Tolosako Zezen Plazan antolatzen diren apustuak, nun bi edo pertsona gehiagok beraien artean desafio ezberdinak egiten dituzten, modalitate ezberdinak konbinatuz eta limitera eramanez!!