Hemen zaude

Mendi Tour

Mendi Tourrrak urte osoko ibilbidea egingo du Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin.

Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskaintzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, korporazio, komunitate-talde eta kultura-aretoetako operadoreekin batera prestatuta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta batetik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratu ahal izango dute.

Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabaltzen da. Tourraren bitartez pertsona gehiagorengana iristeko asmoa dago, eta istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera eman nahi dute. Gazteenentzat euren adinerako egokiak diren metraje laburreko filmen hautaketa berezi bat eskainiko dute. Horren bitartez ikusle gazteenak txunditzen saiatuko dira, euren jakin-nahia, barreak eta oihuak piztuta.

Tolosa: Martxoak 12, 13 y 14

Informazio gehiago: MENDITUR