You are here

Tolosako Babarrun otordua egiteko osagaien sorta bat salgai, herriko saltoki txikitik

15/11/2021 |

4 lagunentzako Tolosako babarrun jana egiteko osagaiez osatutako kaxa eskuragarri. Sortak 23€-ko salneurria du, penintsula osora bidalketa barne, eta 688750783 zenbakira whatsapp bat idatzita eros ahalko da.

Tolosa&Co-k, herriko dendetako produktuak online erosteko Gogoko zerbitzuaren bitartez, saltoki txikiei laguntzeko egitasmo berria abiatu du, Tolosako babarrunak sukaldatzeko beharrezko diren osagai guztien sorta bat eskainiz.

Pack hau osatzen duten produktuak ondorengoak dira;

  • 500g Tolosako Babarrun
  • Ibarrako piparrak
  • Odolkia (300g)
  • Urdaia (200g)
  • Aza

Udazken garai bete-betean, 4 lagunentzako babarrun jana aitzakia bikaina izan daiteke mahaiaren inguruan biltzeko. Horregatik ondorengo errezeta jarraituz , goiz pasa eder bat egitera gonbidatzen zaituztegu, Tolosako zatitxo bat dastatuz, eta, gainera, herriko denda txikiei lagunduz.

Tolosako babarrun pack-a 688750783 telefonora idatziz eros daiteke eta 23€-ko prezioa du. (Prezioaren barruan sartzen da penintsula osora doako bidalketa.)