You are here

Braderie, eskaintza onenak kalera ateratzen dituen Tolosako saltoki txikien eguna

14/09/2021 |

Irailaren 18an, dendek beren produktuetako batzuk kalera aterako dituzte, prezio murriztuekin

 
Irailaren 18an, Tolosa aire zabaleko merkataritza-gune izango da berriro, Tolosako Saltoki Txikiaren Eguna den Braderie azokarekin. Eskaintzak kalean egongo dira,  neurri guztiak errespetatuz.
 
10:00etatik 20:00etara bitartean, Tolosa&Co elkarteko 70 denda inguru kalera aterako dira, beherapen erakargarriekin. Denda bakoitzak erakusleihoaren aurrean jarriko ditu bere produktuak, aire zabalean: arropa, azpiko arropa, oinetakoak, osagarriak, dekorazioa, jostailuak... Bixi-bixi ibili beharko da pagotxarik onenak lortzeko!
 
Mapa honetan, parte hartzuko duten denden zerrenda eta kokapena aurkituko dituzu:
 

Gogoan izan merkatu eguna ere badela. Gainera, garai polita da bisitatzeko: produktu arrakastatsu batzuren sasoiak amaitzen ari dira, hala nola, tomate edo Ibarrako piparrenak, eta beste batzuk ikusten hasiak gara: perretxikoak edo Tolosako Babarrunak, esaterako.
 
Plana borobiltzeko, Tolosako taberna eta jatetxeetan beti dastatu daitezke produktuok. Badago non aukeratu.
 
A, eta aparkatzeko txokoren bat bilatzen denborarik galdu nahi ez baduzu, hemen azaldu dugu non aparkatu Tolosan. Orain bai, den-dena duzu bisita on baterako!
 
Braderie Tolosa Komertzioa Tolosan Comercio Compras en Tolosa Gipuzkoa
 
Braderie Tolosa Komertzioa Tolosan Comercio Compras en Tolosa Gipuzkoa
 
Braderie Tolosa Komertzioa Tolosan Comercio Compras en Tolosa Gipuzkoa
 
Braderie Tolosa Komertzioa Tolosan Comercio Compras en Tolosa Gipuzkoa
 
Argazkiak: Tolosa&Co