“La Esperanza” paper-fabrikaren jabe Ruiz de Arkauteren lorategi partikularra izan zen.

Lorategi horretan jatorrizko arbola ikaragarriak eta landaketa berriko arbolak daude. Aipatzeko modukoak dira ezki bat, sekuoia bat, urkiak, gaztainondoak, haginak eta masustondo bat zeinaren hostoak seta-harrek jaten dituzten. Berdegune ezin aproposagoa da paseatzeko edo liburu bat irakurtzeko.

Sequoia sempervirens

Sekuoia gorria edo Kaliforniakoa 100 metro altu izatera iritsi liteke eta 100 urte baino gehiago bizi.