Hemen zaude

Tolosako Azoka Berezien Egutegia 2026

2026/01/16 |

Tokiko produktuak, tradizioa eta giroa

Tolosa betidanik izan da azoken eta merkataritza‑topaketen erreferentea. Urtean zehar, ohiko larunbateko azokaz gain, Azoka Bereziek herria giro bereziz betetzen dute, tokiko ekoizleak, gastronomia eta tradizioa ardatz hartuta.

Hemen duzu 2026ko Tolosako Azoka Berezien Egutegia:

Data Azoka Berezia Tokia
Urtarrilak 31 XXX. Zuhaitz Eguna Trianguloa plaza
Maiatzak 9 Lore eta Landare Azoka Trianguloa plaza
Maiatzak 14–17 Bertako Haragien Azoka Trianguloa plaza / Zerkausia / Zumardi txikia
Ekainak 6 VIII. Ardo Txuri Txokoa + Itsaski Azoka Trianguloa plaza
Irailak 17–20 XXVI. Garagardo Festa Zerkausia
Urriak 14–17 XIII. Mikologika Trianguloa / Zumardi txikia
Urriak 31 XXXI. Tolosa Goxua Trianguloa plaza
Azaroak 6–7 X. Esneki Azoka Trianguloa plaza
Azaroak 21 XXXI. Tolosako Babarrunaren Festa Trianguloa plaza
Abenduak 19 XXVII. Gabonetako Azoka Trianguloa plaza

 

Etorri eta gozatu tokiko produktuez, tradizioaz eta Tolosako azokek eskaintzen duten giroaz!