Gabonen iritsierarekin bat, Tolosako kaleak xarmaz betetzen dira. Argien distirak eta kaleetako giroak herria jai-erritmoan jartzen dute. Garai honetan, bertako komertzioak aukera paregabea eskaintzen du Gabonetako erosketak lasai eta gertutik egiteko: denda txikiak, produktu bereziak eta arreta pertsonalizatua eskainiz.
Horrez gain, egunero dago zer egin, zer ikusi eta zer bizitu: haurrentzako jarduerak, azokak, kalejirak eta kultur eskaintza zabala.
Hona hemen Gabon hauetarako egitaraua:
Abenduak 10, 12 eta 19
Gabonetako giroa berotzen hasteko, Gazte Topaguneak joaldunen txapelak egiteko tailerrak antolatu ditu arratsaldez. Haurrek eskuz sortutako txapel horiekin parte hartu ahal izango dute ondoren Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran, prestaketa horiek jaien parte aktibo bihurtuz.
Abenduak 19
Musikak eta elkartasunak bat egingo dute Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren kontzertu solidarioan, Topic antzokian. 18:30ean hasiko den emanaldi honek helburu soziala izango du: bildutako dirua Palestinan lanean ari den UNRWA elkartearentzat bideratuko da.
Abenduak 20
Gabonetako Azoka Berezia izango da egun honetako protagonista. Tolosako kaleek artisau-postuak, kolorea eta giro alaia hartuko dituzte, eta Tolosa&Co-ko 47 saltokik ere bat egingo dute, produktuak kalera ateraz eta erakusleihoak modu berezian apainduz. Opariak bertatik bertara eta lasai aukeratzeko aukera paregabea.

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra
Egun hauetan zehar, Gabonetako azoka txikia egongo da Kultur Etxeko aretoan (jaiegunetan izan ezik). Izaera solidarioko azoka da, eta bildutako dirua Tolosaldea Sahararekin, Zutani eta Ibarritik Misio Taldearentzat izango da.
Abenduak 24
Gabonetako unerik hunkigarrienetako bat biziko da Tolosan. Arratsaldeko 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira abiatuko da Plaza Zaharretik, Tolosako kale nagusiak zeharkatuz. Aurten, gainera, Tolosako Udal Musika Bandak lehen aldiz parte hartuko du kalejiran.
Abenduak 26
Kultur eskaintzak indarra hartzen du egun honetan. Leidor antzokian Shado el Mago – “Cleptómago” ikuskizuna eskainiko da, magia, umorea eta publikoarekiko interakzioa uztartuz.
Egun berean hasiko da Gazte Topagunearen Gazte Astea (abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra), irteerak, tailerrak, zinema, txapelketak eta festa barne hartzen dituen egitarauarekin.
Halaber, Gure Zirkua Tolosan izango da data horietatik aurrera, San Esteban auzoan, egun eta ordutegi ezberdinetako emanaldi bereziekin.
Abenduak 27
Topic museoan familian egiteko bisita gidatua eskeiniko da, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, museoa modu atsegin eta hezigarrian ezagutzeko aukera eskainiz.
Abenduaren 28tik 30era
Gabonetako haur-parkea, Zerkusian. Goizez eta arratsaldez irekita egongo da jolas ezberdinak eskeiniz.
Abenduak 29
Musikak berriz hartuko du protagonismoa Leidor antzokian, Maria Martin eta German Ormazabalen kontzertu lirikoarekin.
Abenduak 30
Euskal Herriko Gazte Orkestrak Gabonetako kontzertu berezia eskainiko du Leidorren, musika klasikoa eta jaien giroa uztartuz.
Abenduak 31
Urteari amaiera emateko, XXVII. San Silvestre Elkartasun Krosa. Adin guztietarako lasterketak izango dira, eta irteera zein helmuga Zerkusian kokatuko dira, urteari amaiera aktibo eta solidarioa emanez.

Urtarrilak 3
Urte berriarekin batera, kultur eskaintzak jarraipena izango du “Ahots Kordak” proiektuarekin: Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet Leidor antzokian, ahotsa eta sokak uztartzen dituen zuzeneko bereziarekin.
Urtarrilak 5
Goizean, Erregeak zirku-karpan egongo dira haurrei harrera egiten eta goxokiak banatzen. Arratsaldean, 18:00etan, Erregeen kabalgata abiatuko da Plaza Zaharretik.
Kirol zaleek ere hitzordua izango dute egun berean, Binakako Txapelketaren 8. jardunaldiarekin, Beotibar pilotalekuan.
| Data | Ekitaldia | Xehetasunak / Lekua |
|---|---|---|
| Abenduak 10, 12 eta 19 | Joaldunen txapelak egiteko tailerrak | Gazte Topagunea · Arratsaldez |
| Abenduak 19 | Kontzertu solidarioa – Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola. | Topic · 18:30 · UNRWAren alde |
| Abenduak 20 | Gabonetako Azoka Berezia | Tolosako kaleak · Tolosa & Co-ko saltokiak kalean |
| Abenduak 22 – Urtarrilak 4 | Gabonetako azoka txikia | Kultur Etxea · Izaera solidarioa (jaiegunetan ez) |
| Abenduak 24 | Olentzero eta Mari Domingiren kalejira | Plaza Zaharra · 18:00 |
| Abenduak 26 | Shado el Mago – Cleptómago | Leidor |
| Abenduak 26 – Urtarrilak 4 | Gazte Astea | Gazte Topagunea |
| Abenduak 26 – Urtarrilak 4 | Gure Zirkua | San Esteban auzoa |
| Abenduak 27 | Topic museoko bisita gidatua | Topic · 11:30 (EU) / 12:30 (ES) |
| Abenduak 28–30 | Gabonetako haur-parkea | Zerkusia · Goiza eta arratsaldea |
| Abenduak 29 | Maria Martin & German Ormazabalen kontzertua | Leidor |
| Abenduak 30 | Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua | Leidor |
| Abenduak 31 | XXVII. Kros Solidarioa | Zerkusia |
| Urtarrilak 3 | Ahots Kordak – Eñaut Elorrieta & Alos Quartet | Leidor |
| Urtarrilak 5 | Erregeen harrera (goizez) eta kabalgata | Tolosa · Kabalgata 18:00 |
| Urtarrilak 5 | Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia | Beotibar pilotalekua |
Gabon hauetan etorri Tolosara!