Hemen zaude

Bisitatu ezazu Tolosa zure kabuz instagrameko bisita gidatua erabiliz

2020/07/22 |

 

Uda aurrera doa eta gure bidaiatzeko grinak bizirik dirau! Ez al zaizue momentu paregabea iruditzen inguruko txokoen historia gertuagotik ezagutzeko? Zer iruditzen Tolosa ezagutzeko gida birtuala oparitzen badizuegu? 

Berdin du bisitaria bazara, tolosarra izanda ere zure herria berriro ezagutu nahi duzun edota zure lagunentzako gida-lanak egin nahi dituzun. Ordubetetxo bat libre eta Instagram aplikazioa badituzue, plan zoragarri hau zuentzat da!

Izan ere, Tolosa gertutik ezagutzeko bisitatu beharreko txoko garrantzitsuenetara eramango zaituen bisita gidatu birtuala prestatu dugu bost hizkuntzatan! Nola erabili jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Lehenik eta behin Instagram sare sozialean sartu behar duzu, bilatu @tolosaturismoa profila. Bilatzailean “Tolosa Turismoa” jartzen baduzu bertan azalduko zaizu. Behin gure kontuan sartuta, “historia destakatuak” deitzen zaien biribiltxo txiki urdinak ikusiko dituzu: 

turismoa, rurala, gida birtuala, dohan
Ikus dezakezuenez bost hizkuntza dituzue hautatzeko: Frantsesa, katalana, ingelesa, euskara eta gaztelania. Bisita egin nahi duzuen hizkuntzari klik egin eta Tolosa ordubetean ezagutzeko gida birtuala zabalduko zaizue. Has dadila abentura!
turismoa, rurala, bisita gidtua, dohan
 

 

Gidak dioen moduan, Trianguloa Plazan hasten da ibilaldia. Mapan begiratuz gero kokatuko duzue non dagoen; Egin klik hemen gida birtualaren hasiera puntura joateko argibideak lortzeko.

Behin martxan hasita, 25 puntu ezberdinetara eramango zaituzte gida birtualak, puntu bakoitzeko historia eta informaziorik garrantzitsuenak aipatuz.  Kokapen bakoitzetik bestera bidean ere informazio ugari jasoko duzue.

turismoa, rurala, gida birtuala, doan

Eta amaitzeko… zer hobeto zuen instagram kontuetan eskegitzeko argazki zoragarri bat ateratzea baino! Proposamen hori ere badakar gida birtualak: 

turismo, rural, gidabirtuala, dohan

Bueno ba… zeren zain zaudete? Zatozte Tolosara, hartu ordubetetxo bat eta gozatu zuen kabuz, bisita gidatu birtualaz!

 

Azkenengo berriak