Usted está aquí

Bizi gabonak Tolosan

19/12/2018 |

Argiek, jendetzak eta Eguberrietako giroak inoiz ez bezala goxatzen dute Tolosa, nahiz eta eguraldiak hotzetik jo: Eguberrietako azoka berezia, umeentzako zaldiko-maldikoa, gospel abesbatza bat... eskaintzen dizkizu Tolosak, familia-plan bat egiteko.

Eguberriak Tolosan

2018ak amaiera ezin hobea izango du, izan ere, egitarau zabala eta denentzako egokitua prestatu dute Tolosako Udalak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak.J endea ilusioarekin eta dendak beteta, kaleak ere topaleku eta jendez josita, argiak nonahi... halako zirrara berezi batek hartuko dizu gorputza...

Haurrak badizue, gogoan izan puzgarriak eta haur-parke bat jarriko dituztela Zerkausian eta Trianguloa plazan zaldiko-maldiko bat dagoela, urtarrilaren 7ra arte!

Hona hemen Tolosak eskaintzen duen egitaraua:

Abenduaren 17tik 23ra: bisita gidatuak, Olentzeroren basoa ezagutzeko.

Abenduak 22: goiz osoan, Trianguloa plazan, Gabonetako azoka berezia.

Abenduak 22, 18:30: Berdura plazan, Joyfull Gospel Choir eta txokolate beroa.

Abenduak 24, 17:30: Olentzero eta Mari Domingi Tolosako kaleetan.

Abenduak 26, 18:30: kontzertua Topic-en, Musika Eskolako ikasleen eskutik. 

Abenduaren 26tik 28ra, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00: Zerkausian, puzgarriak eta haur-parkea.

Abenduak 26, 27 eta 28, eta urtarrilak 2, 3 eta 4: zezen-plazan, Gure Zirkuaren haurrentzako tailerra.

Abenduak 28, 18:00: Leidorren, magia-saioa, Sun magoaren eskutik.

Abenduak 29 eta 30, 17:00: Leidorren, “Los crímenes de Grindelwald”.

Abenduak 30, 22:30: Zerkausian, Rural Zombies-en kontzertua.

Urtarrilak 3, 17:00: Leidorren, “Kilikon, gurekin etorri nahi?” haur-ikuskizuna.

Urtarrilak 4, 18:30: Topic-en, antzerki-lana: “Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?”.

Urtarrilak 5, 18:30: Erregeen kabalgata.

Egun hauetan Tolosa bisitatzea aitzakia ezin hobea da bertako dendetan ibiltzeko, bertako artisau-opariak erosteko, Tolosako azoka ezagutzeko, pintxo-ibilbide bat egiteko, txuleta eder bat jateko, eraikin eta monumentuak bisitatzeko edo aspalditik zain duzun gozo-gauza hori jateko. Etorri Tolosara eta bete aspaldiko gutiziatxo hori!

Erosketak eta Azoka Tolosan