Usted está aquí

Tolosako Inauteriei buruz jakin behar duzun guztia

20/02/2025 |

Dibertsiora bideratutako sei egun, mozorro ikusgarriak, tradizio errotuak, musika asko... Tolosako Inauteriak Euskal Herriko festarik espero eta enblematikoenetako bat dira


Urtero milaka bisitari erakartzen dituzte eta horietako bakoitza mendeetako historiaren ospakizun batean murgiltzen da. Etorri nahi baduzu, jarraitu irakurtzen. Hemen aurkituko duzu egun hauetaz ahalik eta gehien gozatzeko informazio guztia!


Historia

Tolosako Inauterien jatorria ezagutzeko hainbat mende atzera egin behar da. Erdi Arotik, inauteriak alaitasun eta kontrolik gabeko ospakizunak izan dira Garizuma hasi aurretik (Pazkoa prestatzeko denbora liturgikoa, Errauts Asteazkenetik Ostegun Santura, eta penitentzia, baraua eta abstinentzia garaia da). Inauteriak jai garrantzitsuak izan dira betidanik Tolosan: Desfileak, mozorroak eta dantzak biltzen dira bertan. Esaten da, halaber, jai hauek izan zirela frankisten debeku garaian erabat eten ez ziren bakanetako bat, tolosarren kultura-inauteri indartsuari esker. Garai historiko batzuetan ohitura hori ezabatzen saiatu baziren ere, inauterietan errotuenek ziurtatu zuten jaiak bizirik jarraituko zuela, baita ezkutuan ere.

 

Gaur egun, Tolosako Inauteriak Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetakotzat jotzen dira eta Interes Turistikoko izendatu dituzte. Antzinako tradizioen eta espiritu berritzailearen arteko nahasketak ekitaldi paregabe bihurtzen ditu.


Noiz ospatzen dira?

Tolosako Inauteriak Ostegun Gizenean hasi eta Asteartitan amaitzen dira. Hala da, sei egun bizi-bizi izaten dira! Egun bakoitzak bere izaera propioa du, bisitari bakoitzak festarekin bat egiteko une aproposa aurkitu ahal dezan.

Inauterietako egun zehatzak urtero aldatzen dira, egutegi liturgiko kristauaren araberakoak baitira. Inauteriak Errauts Asteazkenaren aurreko astean ospatzen dira beti, eta, esan bezala, Garizumaren hasierak markatzen du. Garizumaren data urtero aldatzen denez Ilargiaren zikloaren arabera, Tolosako Inauteriak ere aldatzen dira.

 

Eguneroko ohiturak

Asteazkeneko txupinazoa: inauteriak Ostegun Gizenean hasten direla esan badugu ere, festa hauek gehien maite dituzten tolosarrak Triangulo plazan biltzen dira asteazken gauerdian, inauteriei hasiera emateko txupinazo batekin, txarangak lagun dituztela.


Ostegun gizena: ofizialki hasten dira Tolosako Inauteriak! Udaletxeko plaza jendez eta kolorez gainezka dagoela, txupinazoa izango da goizeko 12:00etan, txarangek lagunduta. Horren ondoren, aukera onena jende-olatuak gidatuta, txaranga baten atzetik saltoka aritzea da. Geldialdietako bat aprobetxa dezakezu tabernetan txistorra pintxoak jateko, doan eskaintzen baitituzte. Egun osoan zehar jai giroa arnasten da, lagunekin gozatzeko eta momentu onak partekatzeko ezin hobea. 


Gainera, Tolosako sagardotegi tradizionaletan bazkari on bat dastatzeko aukera paregabea da. Elkarte gastronomikoetako txarangek kaleak hartzen dituzte, txoko bakoitza bere musikarekin alaituz. Kale bakoitzean bat aurkituko duzu, beti jendez inguratuta saltoka eta gozatzen!

Ostiral mehea: egunik lasaiena da. Goizean, txistularien kalejira ikus daiteke, eta arratsaldean, haurrek bigantxekin gozatzen dute zezen-plazan.


Zaldunita bezpera: Tolosako inauteriez familian gozatzeko egunik onenetako bat da Zaldunita bezpera. Egun honetan Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak kalera ateratzen dira: ikuskizun bikaina eskaintzen dute. Dantzari Txikiaren eguna ere bada, Euskal Herriko inauterietako dantza tipikoak eskaintzen baitituzte dantza taldeek. Euskal kulturara hurbiltzeko aukera ona da. Eta inauteri egunak izan arren, Tolosako Azoka ez da gelditzen!

 

Zaldunita: Zaldunita eguna goizeko 08:00etan hasten da. Kaleak pijaman, mantalean edota etxeko zapatiletan doazen jendez betetzen dira. Ordu horretan hasten da inauterietako diana, non Tolosako Bandak alde zaharreko kaleak zeharkatzen dituen, herritarrak ‘esnatuz'.

 

Onena ondoren dator: gosari on bat Tolosako gozorekin batekin: teilak eta zigarroak, xaxuak, kremazko bonbak, esne-gaina edo chantillya... 10:00etatik aurrera txarangak eta karrozak kalera ateratzen dira. Hasi da festa! Karrozak herriko kale ezberdinetan pilatzen dira, bakoitza bere gaiarekin eta dantza bakarrarekin. Bisitariak haien artean paseatzen dira, ikuskizunaz gozatuz eta transmititzen duten alaitasunak bultzatuta, txoko bakoitza kolorez eta erritmoz betetako ospakizun bihurtuz.

 

 

Astelehenita: aisialdiko taldeentzako egunik bereziena da, alaitasunez eta mugimenduz betetako eguna. Egun osoan zehar, Tolosako kaleak umeen dantzez betetzen dira. Aisialdi talde bakoitzak bere gaiarekinbat datorren eta koreografia paregabea eskaintzen du. Txikienen musikak, koloreak eta ilusioak herritar eta bisitari guztiak kutsatzen dituzte.

 

Asteartita: Tolosako inauterien azken eguna ere oso goiz hasten da, 06:00etan. Alborada tradizionalak parrandazale eta goiztiarrak biltzen ditu Udaletxeko plazan: pastak eta anisa (bai, anisa!) dituen gosaria da, Txistulari Bandak girotua.

7:30ean, zezen-plazara bidean dauden txarangak ere kalera ateratzen dira. Han, 08:00etan, Pattar Zezena deritzona egiten dute. Hau bizi ondoren... bada garaia kaleetan azken kartutxoak erretzeko eta hurrengo Tolosako Inauteriei begira mozorroen ideiak hartzeko!

 


Noiz mozorrotu daiteke?

Tolosako Inauteriak bisitatzen dituztenek kontuan izan behar dute zein egun diren egokiak mozorrotzeko. Festa aste osoan zehar bizi den arren, egun guztiak ez dira mozorroetarako erabiltzen. Ostegun Gizenak inauterien hasiera markatzen du, eta tradizioa txilabaz janztea da. Tunika koloretsu oso bereizgarria da.


Aldiz, Ostiral Mehea eta Zaldunita bezpera ez dira mozorrotu ohi diren egunak, eta, beraz, hori egiten dutenek ziurrenik guztion arreta erakarriko dute. Kaleak mozorroz eta sormenez betetzen diren egunak Zaldunita, Astelehenita eta Asteartita dira.