Nazio Batuen Batzar Nagusiak irailaren 21a izendatu zuen Bakearen Nazioarteko Eguna, eta irailaren 17 honetan ospakizunerako egitaraua antolatu dute.
Ekintzez beteriko eguna Bakearen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko helburu nagusiarekin. Mahai ingurua, tailerrak, martxa kulturala eta kontzertua izango dira nagusi larunbatean, hilak 17, Tolosan.
Aurten, N.Basterretxeak zioena hartu da lelo modura:«indarkeria, berez, porrota bera da; askatasuna, alegia, bizitza, heriotzaren bidez lortzeak kontraesan sakonegia baitakar» eta bere eskulturarik ospetsuenetakoa, Bakearen Usoa jardunaldiaren ikono bezala.
EGITARAUA
10:30 Mahai ingurua // Topic Museoan
‘Bakea, artea eta gazteak’
Gatazka eta giza eskubideekin lotura duten sei personek beren iritziak elkarbanatuko dituzte. Erreserbatu sarrera edo jarraitu mahai ingurua streaming bidez
Ekitaldi berean, Clèment Peretjatko agertuko da, gatazkan dauden 15 herrialde baino gehiagotan lankidetza artistikoko proiektuetan lan egin duen titiriteroa eta UNIMA Frantziako kontseilaria.
11:00- 13:00 Tailerrak // Larramendi, Berazubi eta San Frantzisko
Bakearen Usoa paperezko txotxongiloak egiten ikasteko.
16:30 ‘Martxa Kulturala’// Tolosako kaleetan barrena
Martxa Kulturalak Tolosako kaleak zeharkatuko ditu, goizean egindako txotxongiloak eskuetan hartuta. Ibilbidean zehar herrialde ezberdinetako abesbatzak zuzenean entzuteko aukera izango da. Parte hartu
Ibilbidea:
20:00 Kontzertua // Leidor Aretoan
Mundu osoko bost abesbatza gonbidatuek kontzertua eskainiko dute XX. edizio honen amaiera gisa. Kontzertuan, egun honetarako espreski sortu den abestia interpretatuko dute abesbataza guztiek batera. Erreserbatu zure sarrera edo jarraitu kontzertua streaming bidez
Ezagutu jardunaldiaren informazio guztia Bakearen webgunean.