You are here

Tolosan egin ditzakezun 5 planik onenak

08/10/2021 |

Babarrunak, txuleta eta inauteriak baino askoz ere gehiago da Tolosa. Gipuzkoako hiriburu historiko izana, esperientzia zoragarriak ezkutatzen ditu, gastronomia, historia eta natura uztartuz. Benetakotasuna eta izaera propioa mantentzen duten esperientziak guztiak.

Jarraian, Tolosako planen Top 5a proposatzen dizugu.

Tolosako Azoka

1- Euskadin erreferente den Azoka historiko bat

20 arkuk eta bi dorrek osatzen dute Zerkausia, azokaren plaza nagusia. Historia handiko gunea da, izan ere, duela hamarkada batzuetatik hona, bertako ekoizleek beren baratze eta baserrietan ekoiztutako produktuak saltzen dituzte larunbat goizero. Azoka herriko beste leku batzuetara ere zabaltzen da: berdura Plaza, Euskal Herria Plaza, Trianguloa eta San Frantzisko pasealekua. Goizean goiz joatea proposatzen dizugu, mahaiak sasoiko produktuez gainezka ikus ditzazun. Giroa benetan berezia da!

Topic Tolos Turismoa

2- TOPIC: mundu osoko txotxongiloen museoa, bakarra Europan

TOPIC txotxongiloei eskainitako zentro integral bakarra da. Arte honen magia sentitzeko gune aproposa da: teknika ezberdinetako mundu osoko txotxongiloak biltzen ditu. Argi, esperientzia eta efektu bisualak uztartuta, magiaz beteriko esperientzia paregabe bihurtzen da bisita. Oso plan gomendagarria da, helduentzat nahiz haurrentzat.

Orbela Tolosa Turismoa Pintxo Taberna

3- Pintxoak Tolosako tabernetan

Azoka egun baten ondoren, onena produktu horiek mokadu txikietan dastatzea da. Izan ere, Tolosako tabernetako barretan askotariko pintxoak daude, hainbat teknika eta produkturekin egindakoak. Badira tipikoenak: tortilla-pintxoa, gildak, txipiroiak... Eta baita tabernek propio sortutako pintxoak ere, ezagunak egin direnak. Probatzera etortzea proposatzen dizugu.

Tolosa Turismo Gipuzkoa Ikuspegi Orokorra

4- Hirigune historikoaren eta monumentu-multzoaren istorio ezkutuak

Tolosako Alde Zaharra sei kalez osatua dago. Interes historiko-artistikoko plazak eta eraikinak nabarmentzen dira, hala nola, Santa Maria parrokia (XVII. mendea) –Gipuzkoako bigarren handiena–, udaletxea –Barroko estilokoa– eta Andia, Atodo, Aranburu eta Idiakez jauregi dotoreak.

Uzturre Mendia

5- Uzturre mendia: bailarako ikuspegirik onena

Tolosak ibilbide berde ugari ditu, baina ezagunena Santa Klara komentutik abiatzen dena da. Uzturrerako bidea 8 kilometroko ibilbidea da (joan-etorria). Behin tontorreko gurutzean, Tolosa eta bere inguruko bailararen ikuspegi panoramiko ikusgarriaz goza daiteke. Itsasoa ere ikusten da! Handik, uharte formako hiribildua nolakoa zen irudika daiteke.