You are here

ESNEKI, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azokaren III. edizioa

05/11/2024 |

Lehiaketa, azoka berezia, dastaketak eta familia osoarentzako ekimenak izango dira azaroaren 8 eta 9 egunetan

Azaroak 8, ostirala

17:00 ‘Euskal Herriko Emakume Gaztagileak’ liburuaren aurkezpena Beotibar Pilotalekua
18:00 ‘Errapetik Ahorainoko Bidea’: familientzako esperientzia hezigarria. Behiak jeztetik esnekiak eraldatzera. Ferialekua

 

Azaroak 9, larunbata

9:00

Erakustaldia: Frisoi Txapelketarako behiak ileapaindegian ikusgai

Ferialekua

9:00

Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia, goiz guztian zehar.

Trianguloa eta San Frantzisko Pasealekua

9:45

XV. Frisoi Txapelketaren hasiera

Ferialekua

10:00

III. ‘ESNEKI’ Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa

Beotibar Pilotalekua

10:00

Euskal Herriko Gazta Mahaia - Euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua

Beotibar Pilotalekua

11:00

Txapelketako gazten dastaketa: epaimahaiak gaztak dastatu eta baloratu ahala, publikoaren artean banatuko dira dastatzeko.

Beotibar Pilotalekua

11:00

‘Esnetan’ familientzako jarduerak

Artxibo Historikoaren ingurua (San Frantzisko pasealekua)

13:00

SARI BANAKETA: ‘ESNEKI’ Txapelketa - Euskal Herriko Gazta eta Esneko mota guztien txapelketa

Beotibar Pilotalekua

14:00

SARI BANAKETA: Euskal Herriko XV. Frisoi Txapelketa

Beotibar Pilotalekua

 
Zer da Esneki?
Badira Tolosako Azokak antolatzen dituen azoka berezi batzuk; horien artean dago Esneki.
Izenak dioen moduan, esnekiei buruzko hitzordu gastronomiko bat da, bereziki gaztaren inguruan. Jarduera desberdinak biltzen dituen programa prestatzen da; ikastaroak, gazta-dastaketak, frisoi-ileapaindegia... Baina interes nagusiena ‘Esneki Txapelketa’-k hartzen du, non Euskal Herrian ekoizten diren mota guztietako gazta-eta esnekien artean hoberena izendatzen den.
 
III. Edizioa
2024ean ospatuko dena izango da azoka berezi honen III. edizioa; aurrekoak arrakasta handikoak izan direnez, horrelakoa izatea espero da aurtengoa ere.
Izan ere, Euskal Herriko esnekien sektorea anitza da eta ESNEKI bezalako azokak aukera paregabeak dira eskaintza zabal hori ezagutzera emateko. Lehen sektorea sustatu ez ezik, ekoizleak saretzeko ere aukera ematen du, gainera. Horregatik, balio nagusi bat erakusten du ESNEKIk: zailtasunak zailtasun, sektore bizia dela.
 
Tolosa ESNEKI 2024 Gazta Queso
 

Berrikuntza: autoen aparkalekua errazteko neurria

Bisitari asko eta asko hurbiltzen dira azoka berezietan Tolosara, eta herriaren erdiguneko aparkalekuak erraz betetzen dira halako egunetan. Konponbide moduan, Usabal industriagunean aparkatzeko dei egin du udalak, handik erdigunerako joan-etorria erraztu nahian doako autobus zerbitzu zuzena jarriko baita. Goiz osoan zehar ibiliko da autobus berezia bueltaka: 09:30etik 14:30era. Zerbitzu zuzen eta azkarra emateko, lau geldialdi egingo ditu. Usabal kiroldegiko, industrigunean dagoen Oria beilatokiko eta Iruñea etorbideko -Amarotz- autobus geltokietan egingo ditu lehen geldialdiak, eta zuzenean erdigunera joango da. Geltoki bakarra izango du erdigunean, bidaiariak utzi eta hartzeko: Jon Andoni Irazusta (‘biala’) pasealekuaren hasierako geltokian.

 

Informazio guztia: esneki.eus-en

Esneki Tolosa Queso 2024 Gazta