You are here

Tolosako Babarrunaren Festa handia azaroaren 18an ospatuko da

10/11/2023 |

Babarrunak, txistulariak, azoka, erraldoiak eta festa ez dira faltako hurrengo larunbatean Tolosan

Bagoaz beste asteburu emankor batekin: hemen da babarrunaren azoka berezia. Hitzordu garrantzitsua da, herriaren ikur nagusienetako bat baita perla beltza, nortasun eta paisaiaren zati garrantzitsu bilakatu dena.

Beste urte batez Babarrunaren Festak Euskal Jaiarekin bat egingo du, egun are eta bereziagoa sortuz. Jai giro handia izango dugu, Tolosarrak artzai-andre jantziekin ikusiko ditugu, txistulari eta dantzariek herriari erritmo bizia emango diote eta bisitariak Tolosako babarrunez eta pintxoz sabela betetzeko aukera izango dute. Egitarau osoa babarrunak.eliker.eus-en dago kontsultagarri. 

Jarduera nagusiak bi lehikaetak izango dira. Lehena goizean goiz hasiko da. Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketa deritzona 6:30ean hasiko da, parte hartzaileak babarrunak sukaldatzen hastean. Gero,  ‘Babarrun Onena’ aukeratuko du epaimahaiak. Adostasunera iritsi bitartean, bertaratzen diren guztiek babarrun dastaketaz gozatzeko aukera ere izango dute. 

Bigarrena lehiaketa Gure Kaiola elkarteak antolatu du. Lehiaketa Gastronomikoa delako honetan, bikoteka, bakoitzak bere babarrunak sukaldatuko ditu plater onenaren saria irabazteko helburuarekin. Bitartean, bisitariek pintxo solidarioaren dastaketa egiteko aukera izango dute eta irabaziak Senegalgo ‘Kella-Sensa’ GKEari emango zaizkio. 

Lehen lehiaketen irabazleak 12:45ean izendatuko dira Triangelu planaz eta bigarrenekoak 13:30etan San Frantzisko pasealekuan. 

Esan bezala egun handia izango da eta hala, arratsaldean ere festak jarraituko du. Tolosako Babarrunak dastatu ondoren, egunaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, kalejiraz eta kontzertu desberdinek girotutako kaleetan zehar.