Tolosa bisitatzeko arrazoietako bat da gastronomia. Tokiko produktuak herriaren nortasun-ikur dira: babarrunak, gozoak, piparrak, gazta, sagardoa. Horretaz gain, mahaiaren inguruan zein tabernako barran esperientzia gastronomikoak bizitzeko lekua ere bada Tolosa, bertako pintxoak dastatuz.
Tolosako gastronomia tradizio handikoa da eta pintxo dastaketak bisitari askoren helburu dira aspaldidanik. Edariarekin batera hartzen dira pintxoak, bizpahiru mokadutan. Jaki-zati txikiak tradizionalki ogi-zatien gainen jartzen ziren zotz batekin helduta. Hortik dator izenaren jatorria, gaztelaniako “pincho” hitzetik. Mokadu, banderilla zein errazio ere deitu izan zaie.
Pintxoen tradizionalak alde batera utzi gabe baina Euskal Sukaldaritza Berriaren garapenak ekarri dituen berrikuntzei jarraituz, pintxoen kontzeptua ere eraldatu egin da azken urteotan eta originaltasuna bihurtu da ezaugarrietako bat.
Tolosako tabernetako barrak hainbat mota, itxura eta prestaketa-mailaz sorturiko pintxo ezberdinez egoten dira koloreztatuta. Ohikoak diren tortilla pintxoa, gilda, txipi… toki guztietan aurki daitezke, baina taberna ia guztiek dituzte, jada, ezagun bilakatu diren beren sorkuntza bereziak.
Gaurkoan, Tolosara datorren orok probatu beharko lituzken pintxoen gomendio bat ekarri dizuegu, argazki eta guzti!
-AMA tabernako sobren krokretak:
-Ikatza tabernako txibiak:
-1990 tabernako Foie pintxoa:
-Jokeleko tenperatura baxuan eginiko arrautza:
-Xareko patata tortilla chatkarekin:
-Orbelako kokotxak:
Tolosako pintxo goxoenen ranking hau tolosarrek osatu dute Tolosa Turismoko sare sozialetan 2022/06/09an hasitako inkestaren bidez, duela bi urte egin zen bezala, nahiz eta badirudi gustuak aldatu egin direla. Artikulu honetako pintxoak herritarrek gehien bozkatu dituztenak dira, baina horregatik ez ditugu atzean utziko aipatu diren beste pintxo batzuk, probatzera joan zaitezen;
Ilargi - Zainzuriak
Ikatza -Patata, onddo eta foiea
Izkiña - Patata-tortilla Karbonararekin
Egoki - Kroketak
Orbela - Txipiak
Babes - Txorizoa
Saikin - Ganbak gabardina erara
Tolosan beti dago zer ospatu eta zer hoberik herriko pintxo onenen ibilbidearekin laguntzea baino.