Hemen zaude

Maiatzeko azken larunbata musikaz blai dator

2024/05/17 |

Maiatzaren 25ean Tolosako kaleak musikaz beteko dira Musikherria eta Musikaldi topaketari esker

Urtero bezala, maiatzeko azken asteburuan egingo da Tolosan Musikherria, kaleko musikaren eta musikarien festa. Eta musikak atsedenik izan ez dezan, egun berean, maiatzaren 25ean, Musikaldi topaketa ere izango da. Azken hau, bi urtean behin Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak herritik herrira antolatzen duen egun berezi-berezi bat da: aurten Tolosa eta Ibarra herriek beregain hartu dutena.

 
Biak ala biak izango dira entzuteko, ikusteko eta dantzatzeko aukeraketa onak, eta ezer galdu ez dezazun segidan uzten dizkizugu batak eta besteak jarraituko dituzten egitarauak:
 

 

 
 
 
Maiatzaren 25eko xehetasuin guztiak irakurri nahi badituzu egin klik hemen.