Hemen zaude

Euskal Herria Plaza: artearen bilgunea

2025/08/25 |

Orain dela 37 urte lau artistek artearen ikusmena aldatu nahi izan zuten Tolosako erdigunean, Euskal Herria Plazan.

1988an, lau artista gaztek —José María Hernández, Koldobika Jauregi, Iñaki Epelde eta José Luis Longarón— artea herritarrengana hurbiltzeko erronka hartu zuten, Euskal Herria plazan aire librean erakusgai jartzeko egitasmoa garatuz.

Egitasmo honek baztertu nahi izan zuen artea ikusteko orokortuta zegoen ustea: lana museotan edo espazio babestuetan besterik ezin zela gorde. Halaber, talde horrek arriskua hartu zuen eta artea eguneroko espaziorako leihoa izan zedin bermatu nahi izan zuten. 

 Ia lau hamarkada geroago, proiektu honek kolektiboki bizitako testigantza bat utzi digu plaza berean; gaur egun, herritarrek lan horietaz gozatzeko gora begiratu besterik ez dute egin behar.