Hemen zaude

Zer eraman Tolosatik zure bidaiaren zatitxo bat partekatzeko

2021/07/29 |

Souvenir-ak, oporren ondoren etxera itzultzeko erabiltzen ditugun opari eta detailetxo horiek. Horrela deitzen diegu, baina, egia esan, gure bidaia edo esperientzia horren zatitxo bat eramateko modu bat dira, eta, horregatik, gaurko artikuluan, Tolosako zatitxo bat zuen maitatuekin partekatzeko oparirik tradiziozkoenak proposatuko dizkizuegu.

 

Bidaiatzen izatearen zirrararekin eta maite ditugunei (Edota geure buruari!) bisitatu dugun lekuaren zati txiki bat eramateko asmoarekin, ohikoa da bertako janaria eta bestelako produkturen bat etxera eramatea. Horregatik, gaurko artikuluan, Tolosako oroitzapen moduan eraman ditzakezuen "souvenir" tipikoenetako batzuk laburbildu dizkizuegu.

 

Elosegui boinak

Tolosatik eraman daitekeen oroitzapenik tradizionalenetako bat da, txapelak 1858az geroztik egiten baitira gure herrian. Europa osoan geratzen den txapel fabrika bakarra da, hasieratik bukaeraraino leku berean egiten dituena. Hemen klik eginez, fabrika bisitatu genueneko argazki-galeria bat ikus dezakezue. Ehunka koloretan aurki ditzakezu, eta haien indargunea kalitatea da: Australiatik iristen den %100 artile merinoa. Mundu osoan ezagutzen dituzte, baita moda-pasareletan ere!

 

 

Teilak eta zigarrotxoak

 

Tolosa gozoaren hiriburua izan da beti, eta hemen, bere produktu protagonistetako bat. Gure herriko gozokirik tradizionalenetako bat, mugak gainditzen dituena. Esnegain, krema edo xantilly ponpa bat maletan eramateko esango genizuke, baina ez dakigu onena den ala ez, bi arrazoirengatik: seguru jan egingo zenituzkeela iritsi baino lehen, eta momentuan jatea merezi duen produktu freskoak direlako.

 

Gozo hauen jatorria nahiko bitxia da: Julian Rivasek, Tolosako Casa Julian erretegi ospetsuaren sortzaileak (agian bisitatu duzu?) eskatuta sortu ziren, eta Luis Eceiza , Eceiza gozotegiaren sortzailearen semea, izan zen sortzailea. Eskuz eginak daude, gurinez eta almendra osoez... Gozozaleei oparitzeko aukerarik onena, kafe bat hartzeko osagarri ezin hobea.

 


 

Mariona

 

Topic museoa bisitatu al duzu? Amets bat da, bai etxeko txikiaenentzat, baita helduagoentzat ere: adinak axola ez duen leku bat, gozatzeko eta dibertitzeko gogoa besterik ez. Eta bere enbaxadorerik onena, Mariona: Museora sartzean zu agurtzearen arduraduna.

 

Museo honetatik eraman dezakezun souvenir onena mundu osoko txotxongiloekin ikusi, ukitu eta jolastu izana da, baina esperientzia horren berri eman ahal izateko, Marionaren giltzatakoa bezalako dozenaka objektu aurkituko dituzu zure lagunei eta senideei oparitu ahal izateko.

 

 

Sagardoa

 

Gure herriko gastronomia dastatzeko asmotan etorri bazara Tolosara, gure inguruko sagardotegiren batera joateko aukera izana espero dugu. Sagardotegiak benetako lekuak dira; bai txuleta menua (bakailao tortilla, txuleta, intxaurrak, gazta eta irasagarra), bai ohiturak: denok sagardo basokada bat zerbitzatzera altxatzen gara bertako arduradunak txotx egiten duenean!

Sagardoa (uzta berriko sagardoa) upeletik eskantzatzen dugun garaia urtarrilaren erdialdetik apirilaren amaierara arte izaten den arren, beti izango duzu botilako sagardoa eramateko aukera: sagar-zukua hartzituz lortzen den edari hau ez da oharkabean pasako hurrengo bazkari edo afarian.

 

 

Rafa Gorrotxategi-ko txokolatea

 

Gorrotxategiren txokolatearekin jarraituz, bere gozokiren bat eramatea arrakasta ziurra da: bonboiak, tabletak, txokolatea eta turroiak. Baita tartak ere.

 

Rafa Gorrotxategi Gorrotxategi familiako hirugarren belaunaldia da, eta, orain, berrikuntza arloan jauzi bat egin du, bere produktu berrien sortan sartuz. Argi dago txokolateak ez duela misteriorik berarentzat. Horrela egiaztatu ahal izango duzu "Txokolate Museoa" bisitatu baduzu, jaki honen elaborazioaren bilakaera historikoari buruzko ibilbidean murgilduz.

 
 


 

Gazta zati bat, Tolosako Babarrun batzuk,... Tolosako Azokako produktu ugari

 

Tolosako azoka, gure herriak larunbatero eskaintzen duen altxor handietako bat. Bertan aurki dezakezuen edozein produktu opari duina izango da etxera eramateko: Ezerk ezin du lehiatu produktu hauen zaporearekin, beti freskoa, sasoikoa eta tokikoa.

 

Tolosako Babarrun batzuk erostea gomendatzen dizugu, horiek baitira, zalantzarik gabe, Tolosako enbaxadorerik onenak eta mundu mailan aintzatetsiak. Ezta gutxiagorako ere!

 

Gazta zati on batzuk ere aurki ditzakezu: artisau gazta, berria, zaharra, nahasketak, kremak... Ezagutzen al duzu gaztaren maitalerik? Ziurtatzen dizugu probatzen duenean larunbatero Azokara etorri nahi izango duela!

 

 


 

 



P.D: Tolosako denda txikien online salmenta zerbitzuak "Tolosa oparitzeko pack" bat dauka denon eskura, eta bertan, hemen aipatzen diren produktu asko sartzen dira. Zuzenean bidaltzen diote zuk nahi duzunari, penintsulako edozein tokitakoa izanda ere! Begiratu hemen klik eginez.