Hemen zaude

Urteko egunik gozoena : Tolosa Goxua

2018/10/27 |

Tolosa, gozoaren paradisua: Tolosa Goxua benetan arrakastatsua izan da berriz ere. Gozoaren azoka berezi honetan, Tolosako, Gipuzkoako, Euskadiko, Kantabriako eta Frantziako gozogintzak egon dira presente.

 

 

Parrilla Tolosako nortasun-zeinu bat da, eta halaxe izan da berriz ere. Oraingoan, ordea, gozoarekin: eguneko produktu izarra izan da sagarra, sasoiko produktua, Tolosako Zerkausian eros dezakeguna. Parrillan erretako sagarra da “Sugar tartaren” oinarria. Tolosako gozogile profesionalek hantxe bertan egin dute, tarta horiek, eta guztira 4.000 ale dastatu ahal izan dira.

 

 

 

 

Triangulo plaza giro handiko eta gozoan dastatu ahal izan dira opilak, txokolateak, pastelak, pastak... Halaber, gozogintzaren munduko berrikuntzak, laster etorriko direnak, ezagutzeko aukera izan da.

 

 

 

Sagar-tartaren lehiaketa benetan arrakastatsua izan da. Parte-hartzaileak 30 izan dira, eta lehiaketara aurkeztutako tartak erakutsi ondoren, Elena Arzakek, Eva Argiñanok eta Imanol Zubelzuk osatutako epaimahaiak baloratu egin ditu, Tolosako neska-mutil batzuen laguntzarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tolosako neska-mutilak izan dira Goxua azoka bereziaren protagonistak, “Gozogile egun batez” ekimenari esker. Horrela aukera izan dute lanbide hori ezagutzeko eta Tolosako gozogileekin batera aritzeko “Sugar tarta” egiten.

 

 

 

 

 

 

Azoka gozo-gozo honetan parte hartu duten Tolosako gozotegiak hauek izan dira: Eceiza, Gozona, Rafa Gorrotxategi, Saizar eta Leyoko-Gorosti. Bakoitzak bere espezialitateak eskaini ditu, tartean izan direlarik Tolosako produktu gozo ospetsuak (teilak eta zigarroak, gorrotxak, bonbak, turroiak, pastak, errege-opilak...)

 

 

Zapore gozo honekin Tolosan izango den hurrengo ekitaldiaren zain egotea besterik ez zaigu gelditzen: Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 50. edizioa, urriaren 31tik azaroaren 4ra bitarte ospatuko dena.